Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Lehen fasea amaitzear du aurrekontu parte-hartzaileak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2017(e)ko iraila(r)en 26-(e)an 21:15etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el martes día 26 de Septiembre de 2017.

Lehen fasea amaitzear du

aurrekontu parte-hartzaileak

Zuzeneko hiru bileretan 15 egitasmo aukeratu ostean, ostiralera arte aukeratuko dira beste bost webgunean
2017(e)ko irailaren 26a, asteartea - 06:11etan eguneratua
votos | ¡comenta!
IRUN - Datorren urtera begira 1,5 miloi euro zertan erabiltzea erabakitzeko egiten ari den Irungo aurrekontu parte-hartzailearen prozesuak bere lehenengo fasea ostiral honetan itxiko du.
Izan ere, orain arte Palmera-Montero Gunean, Lekaenea ikastetxean eta Luis Marianoko adinekoen etxean egin diren zuzeneko bilera bakoitzetik, azken botazio orokorrera pasako diren bosna proiektu atera dira aukeratuta; eta atzo hasi eta ostiralera arte, 16 urtetik gorako irundar guztiek, Irun Txartela erabilita, www.irun.org webgunean jaso diren 60 proposamenen artean, beste azken bost finalistak aukeratu ahal izango dituzte.
AZKEN BOZKETA, URRIAN Ostiralean webgunean itxiko den lehenengo bozketa horren emaitzak aurrekontu parte-hartzaileen azken bozketara pasako diren 20 proiektuen zerrenda osatuko du eta orduan, berriz ere botu-kontaketa zerotik abiatuta, urriaren 6tik 15era, irundarrek, datorren urtean diru hori zertan gastatzea erabakiko dute, webgunean eta Irun Txartela erabiliz.
Gogora ekarri behar da Irungo aurrekontu parte-hartzailea bi zatitan banatzen dela. Alde batetik, hiritar guztiek aukeratu ahal izango dute 20 proiektu finalisten artean, datorren urteko aurrekontuko 1,3 milioi euro zeintzutan erabili.
Bestetik, aldi berean, 16 eta 30 urte arteko gazteei zuzendutako aurrekontu parte-hartzailea dago, 200.000 eurokoa. Honetarako, webgunean jaso diren 24 proposamen desberdinen artean bozkatuko da data berdinetan. - X.S.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting