Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Herritarren Interesa lehenesteko eskatu dio Ezker Anitzak Udal Gobernuari PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2018(e)ko urtarrila(r)en 25-(e)an 11:02etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

 

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 25 de Enero de 2018.




HERRITARREN INTERESA LEHENESTEKO ESKATU DIO EZKER ANITZAK UDAL GOBERNUARI

udalbatzarra
Udal Gobernuak emandako ikuskizuna “tamalgarria” izan da ezker alderdiarentzat.
Bidasoko Ezker Anitzak, Udal Gobernua osatzen duten PSE-EE eta EAJ alderdien arteko liskarraren harira (asteartean Santanok Iridoy kargugabetu zuen eta atzoko agerraldiaren ostean, hautsitzat eman daiteke PSE-EE eta EAJren ituna) Udal Gobernuari herritarren interesa euren arteko lehia partidistaren aurretik jartzea eskatu dio.
Bi alderdiek “txitategi” baten irudia eman dutela salatu dute, eta txitategi hori zein kontrolatuko duen borrokatzen aritu direla. Horrela, bi taldeek eman duten ikuskizuna “tamalgarria” izan dela adierazi dute. Borroka hori gauzatzen ari diren bitartean, irundarrek dituzten arazo ugari horiek alde batera utzi dituztela esan dute. Tartean, Irun, Gipuzkoako langabezia tasa altuenetarikoa duen hiria dela gogorarazi dute. Azken egunetan sortu den krisiarekin, herritarren interesak lehenetsi gabe, bi alderdien arteko “komenentziazko ezkontza” agerian jarri dutela ere salatu dute.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting