Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Lourdes Larraza eta Josune Gomezek Udaleko karguei uko egin diete PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 26 de Enero de 2018 10:58

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el jueves día 25 de Enero de 2018.


LOURDES LARRAZA ETA JOSUNE GOMEZEK UDALEKO KARGUEI UKO EGIN DIETE


Gaur aurkeztu dute dimisioa Irungo Udalean. Argazkia: Irungo EAJ.
Udal Gobernua osatzen duten PSE-EE eta EAJ alderdien arteko liskarraren harira (atzoko agerraldiaren ostean,hautsitzat eman daiteke PSE-EE eta EAJren ituna), gaur, hilak 25, Udal Gobernuko Lourdes Larraza eta Josune Gomezek dimisioa aurkeztu dute.
Gaur goizean gerturatu dira udalera euren dimisioa aurkeztera. Adierazi duten bezala, Santanok Iridoy kargugabetzeko erabakiaren aurrean, dimisioa “ekintza koherentea” izan dela argitu dute. Gainera, ondorengoa adierazi dute: “ez dugu intsinuaziorik onartuko, ezta Xabier Iridoyk Hirigintza eta Etxebizitza arloetan izan duen kudeaketa zalantzan jartzea ere, are gehiago, Santanori EAJ-PNV errespetatzea eskatzen diogu”.
Horrela, Lourdes Larrazak Udaltzaingo, Giza Baliabide eta Zerbitzu Orokorreko karguei egin die uko; Josune Gomezek berriz, Gazteria, Hezkuntza eta Euskara arloan zituen karguei. Biek udaleko zinegotzien konfiantza eskertu nahi izan dute, eta “oposizio konstruktibo” batetik lanean jarraituko dutela adierazi dute.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting