Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Gauzatu egin da Irungo Udal Gobernuaren Aldaketa PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2018(e)ko urtarrila(r)en 29-(e)an 12:04etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el viernes día 26 de Enero de 2018.

GAUZATU EGIN DA IRUNGO UDAL GOBERNUAREN ALDAKETA

santiago.bidea
Miguel Angel Paezek hartu du, besteak beste, Hirigintza eta Etxebizitza Saila.
Xabier Iridoyren kargugabetzearen, eta Josune Gomez eta Lourdes Larrazaren ukoaren ondoren, EAJko kideek hutsik utzitako ordezkaritzek jada badute jabea. PSE-EEk hartu ditu ordezkaritza horiek, Jose Antonio Santano alkateak jada sinatu ditu delegazio berriak, eta arlo bakoitzeko zuzendariekin bilera egin du alkateak arduradun berrien izendapenak jakinarazteko
Miguel Angel Paezek hartuko du Hirigintza eta Etxebizitza sailaren ordezkaritza. Horri, lehendik zituenak erantsiko dizkio, hain zuzen, Hiriaren Bultzada, Ekonomia eta Ogasuna, eta Garapen Iraunkorrekoa.
Cristina Labordak hartuko du  Udaltzaingoaren eta Elkarbizitzaren ardura, lehendik Mugikortasun, Bide Publiko eta Lanen ordezkaritza zituen bere gain Labordak. Bigarren alkateorde izango da aldi berean.
Pedro Alegre izango da Giza Baliabideen eta Zerbitzu Orokorren ordezkari berria; Alegrek lehendik Gizarte Informazio, Herritarren Parte Hartze eta Auzoen ardurak zituen.
Monica Martinezen esku, berriz, Hezkuntza, Gazteria eta Euskara sailak gelditu dira; Martinezek aurretik Kooperazio, Balio eta Giza Eskubideen atalaren gidaritza zituen. Haren dedikazioa %50etik %100era igo dute.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting