Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Azaroaren 18an egingo da Irunen herri galdeketa PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 20 de Febrero de 2018 10:41

Noticia publicada en Conecta Bidasoa , el sábado día 17 de Febrero de 2018.

Azaroaren 18an egingo da Irunen

herri galdeketa

9 hilabeteko iraupena izango duen prozesuaren egutegiaren inguruan,
lehen urratsa ekitaldia bukatu bezain laster hasi da eta apirilaren 29an
amaituko da. Iniziatiba bermatuko duen 3000 sinadura lortzean datza
84
0
Amaia Kultur Zentroan atera dute argazkia. / Hartu Hitza Irun Herri Galdeketarako Elkartea
Gaur, larunbata, otsailaren 17an, Hartu Hitza Irun Herri Galdeketarako Elkarteak Irungo herri galdeketaren data aurkeztu du Amaia Kultur Zentroko erakustaretoan, Irungo herriarekin lotura berezia duten 50 pertsonen aurrean.
Ekitaldira gonbidatutako pertsonak denborarekin iritsi dira prozesua bermatuko duen
argazkian ateratzeko. Behin argazkia egin eta gero, Elena Berazadik eta Itziar Gómezek konbokatoriaren gako garrantzitsuenak garatu dituzte.
Itziar Gomezek Hartu Hitza 2017. urtean jatorri eta pentsaera ezberdineko pertsonak batuz, gaur egungo herri galdeketa egiteko helburuarekin sortu zela gogorarazi du, Gure Esku Dago herri dinamikaren ildotik datorrena. “Irekia eta parte hartzailea den
elkarte bat da eta ezberdinen artean zubiak sortzea da gure nahia” azpimarratu du.
Gainera, elkartearen helburuak eta ideak zein diren azaldu ditu, “gure gizartean talde
lana eta parte hartzea gizarte iniziatiben lorpen handienen oinarria izan dira”. Hartu
Hitzak kolektiboki erabakitzeak parte hartzea, erantzukizuna, errespetua eta heldutasun soziala erakusten duela pentsatzen du.
Elena Berazadik, galdeketara gidatuko duten puntuak deskribatu baino lehen, erabakitzeko eskubidea gizarte guztiari onura egiten dion printzipio demokratiko bat dela azalarazi du. Iniziatiba honekin Hartu Hitzak Irungo herritar guztion ideak entzutea eta errespetatzea nahi du, herriaren etorkizuna guztiok batera erabakitzeko asmoarekin. Parte hartzearen interesa esaldi esanguratsu honekin adierazi du: “Hariketa demokratiko baten protagonistak izateko aukeraren aurrean gaude”.
9 hilabeteko iraupena izango duen prozesuaren egutegiaren inguruan, lehen urratsa ekitaldia bukatu bezain laster hasi da eta apirilaren 29an amaituko da. Iniziatiba bermatuko duen 3000 sinadura lortzean datza. Hurrengo urratsa, galdera definitzea izango da eta 2018ko maiatzaren 19an aurkeztuko da. Eta udara ostean, Hartu Hitzaren esfortzu guztiak kontsultaren antolamenduan zentratuko da, testuak dioen moduan, azaroaren 18an.
Beste adierazpen teknikoen artean, kontsultak biztanleko euro bateko aurrekontua
erakarriko du, hau da, 60.000 euro inguruko aurrekontua izatea aurreikusten da. Jende
askoren laguntza izatea espero dute eta laguntza ekonomikoak egiteko formula
desberdinak planteatuko dituzte. Ekitaldia Aitor Errazkinen bertsoarekin bukatutzan eman da eta jarraian lehen sinadurak jasotzen hasi dira.
Sinadura bilketaren zita nagusiak
– Otsailaren 18an, igandea: Zabaltza plazan eta Luis Marianon, 11:30tatik 13:30tara.
– Otsailaren 24ean, larunbata: Oiasso Erromatar Museoaren plazan, 19:30tatik 21:30tara.
– Otsailaren 25ean, igandea: Urdanibia plazan, 11:30tatik 13:30tara.
– Martxoaren 3an, San Juan plazan, Zabaltza plazan, Luis Marianon, Fermín
Calbetónen eta Urdanibia plazan, 11:30tatik 13:30tara.
– Martxoaren 4ean, igandea: San Juan plazan, 11:30etatik 13:30tara.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting