Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Lakaxita Gaztetxeak ateak zabalduko dizkie herritarrei PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 22 de Febrero de 2018 11:58

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 21 de Febrero de 2018.


LAKAXITA GAZTETXEAK ATEAK ZABALDUKO DIZKIE HERRITARREI

lakaxita.irun
Martxoaren 3an egingo dute ate ireki jardunaldia.
Irungo Lakaxita Gaztetxeak, martxoaren 3rako (larunbata), ate ireki jardunaldia antolatu du. Eraikina okupatu zutenetik, aurten, hamahiru urte pasako dira, eta urteurrena behar bezala ospatzeko, egun osoko egitaraua antolatu dute.
17:00etan egingo diete herritarrei harrera. 17:30ean berriz, gaztetxearen dinamika azalduko diete bisitariei eta eraikineko areto guztietatik bisita egingo dute. Ondoren, afaria egingo dute (sarrerak, 4 euroan). 20:00etatik aurrera, kontzertuen eta karaokearen txanda izango da. Gaueko ordu txikietara luzatuko dute festa. Irundar eta gertuko herritar orori luzatu diote bertaratzeko deialdia, gaztetxeko kideek azaldu dutenez, “Lakaxitak gorputz asko eta ezberdinekin bizitzea maite” baitu.

Ate ireki jardunaldirako egin duten kartela.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting