Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Txingudiko Pentsiodunek orain arteko mobilizaziorik handiena egin dute PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 23 de Febrero de 2018 11:59

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 22 de Febrero de 2018.

TXINGUDIKO PENTSIODUNEK ORAIN ARTEKO MOBILIZAZIORIK HANDIENA EGIN DUTE

Milaka pentsiodun elkartu dira gaur San Juan plazan.
Gaur, Espainiako Estatu mailan deitutako mobilizazioei atxikitu dira Irun, Hondarribia eta Hendaiako pentsiodunak. Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak, beste behin, elkarretaratzea jendetsua egitea lortu du.
Guztira, gutxi gorabehera, 2.500 lagun elkartu dira San Juan plazan, orain arteko mobilizaziorik handiena. “Pentsioa oinarrizko eskubide bat da. Zuzenbideko herrialde demokratiko, eta sozial guztiek nahitaez bermatu behar dute eskubide hori, eta bestetik, eraikitzea hainbeste kostatu zitzaigun ongizate estatuaren oinarria ere izan behar du”, adierazi dute gaurkoan pentsiodunek. Manifestazio moduan gerturatu dira Irungo Gizarte-Segurantzako bulegoraino, eta Fatima Bañez ministroari gutun bat bidali diote, euren egoera azalduz eta zenbait eskera eginez.
Datozen aste eta hilabeteetan, tinko jarraituko dute hiru udalerrietako pentsiodunek borrokan, %0,25eko igoera salatuz eta euren erosteko ahalmenaren defentsan.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting