Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Martxoaren 8ari begira, denetarik prestatu dute Irunen PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2018(e)ko martxoa(r)en 05-(e)an 13:18etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 2 de Marzo de 2018.

MARTXOAREN 8ARI BEGIRA, DENETARIK PRESTATU DUTE IRUNEN

Gaurko aurkezpenaren irudia.
Gaur, Irungo emakumeen elkarte ezberdinek Irungo Udalarekin batera, datorren martxoaren 8aren harira antolatu duten egitarauaren berri eman dute San Juan plazan. Bertan, alkate Jose Antonio Santanorekin eta Gizarte Ongizate saileko ordezkari Sergio Corchonekin batera, Bidasoaldeko Elkarte Feministako, Argoiak, Gaurko Andreak eta Uxoak emakumeen elkarteetako kideak izan dira. Uztarri ona auzo elkarteak aurtengo aldarrikapen guztiak babestuko dituela jakinarazi du.
Santanok adierazi duenez, “egun guztiak martxoaren 8a izan beharko lukete”. Aldarrikapen egun horrekin amaitzeak,  egungo egoera “hobetuko” lukeela esan du. Bozeramaileen Batzordean, aho batez, adierazpen bat onartu dutela gogoratu du, martxoaren 8ko mobilizazio guztiei babesa adierazteko. Datorren osteguneko greba “nahikoa da” oihukatzeko baliagarria izango dela nabarmendu du. Ondoren, elkarte ezberdinetako emakumeek hitz egin dute, bakoitzak martxoaren 8rako antolatu duten egitarauaren berri emateko. Ondorengoa da, datozen egunetarako antolatu dituzten jarduera guztiak:
Gaur (hilak 2, ostirala)
  • 17:30ean, Uxoa elkartearen egoitzan, emakumeen topagunea.
  • 19:00etan, CBAn, Mujeres del siglo XXI filmaren emanaldia, Bechdel zikloaren barrukoa.
  • 19:30ean, hitzaldia Palmera Monteroko 2. aretoan Ana Egiazabalekin: Barre egin bizitzeko.
Hilak 5, astelehena
  • 17:00etan, Uxoa elkartean, kafe tertulia Bakarne Atxukarro eta Izaskun Zubialderekin, Sin red liburua aurkezteko.
Hilak 6, asteartea
  • 19:00etan, Amaia KZn, Girl rising filmaren emanaldia.
Hilak 7, asteazkena
  • 17:00etan, Argoiak elkartean, poesia errezitaldia eta Los colores de la vida con bordones de culturaliburuaren aurkezpena.
Hilak 8, osteguna
  • 11:30ean, San Juan plazan, Egun guztiek Martxoaren 8 beharko lukete izan lelopean elkarretaratzea.
  • 14:00etan, Argoiak elkartean, emakumeen bazkaria.
Hilak 9, ostirala
  • 11:30etik 19:00etara, Urdanibia auzoan, hainbat jarduera Uztarri ona elkarteren eskutik: tortilla patata lehiaketa, sport show, herri bazkaria, futbol partida mistoa, Richard Oriberen hitzaldia, herri kirolak, pintxo potea… Virginia Rodriguezek bere liburua aurkeztuko du ere.
Hilak 12, astelehena
  • 17:00etan, Uxoa elkartean, Lorena Pidalen eskutik hitzaldia, emakumeen heldutasun aroari buruzkoa.
Hilak 13, asteartea
  • 19:00etan, CBAn, Itziar Albiol-Alonsoren hitzaldia (gaztelaniaz): Emakumeak bizikleta gainean. Erronkak eta ekinaldiak.
Hilak 14, asteazkena
  • 17:00etan, Argoiak elkartean, Jone Mendarteren hitzaldia 50 urtetik gorako emakumeen elikadurari buruzkoa.
  • 19:00etan, Palmera Monteron, Arantxa Urretabizkaiarekin solasaldia Gaurko Andreak-en ekimenez. Emakumeen Ahotsak II. zikloaren barrukoa da.
Hilak 16, ostirala
  • 19:30ean, Palmera Monteron, Maite Canoren hitzaldia (gaztelaniaz): Ikusezina dena. Bidasoaldeko elkarte feministak antolatu du.
Hilak 23, ostirala
  • 19:00etan, Palmera Monteron, emakume errefuxiatuen eta haien ahalduntzearen gaineko hitzaldi-solasaldia Gaurko Andreak-en ekimenez. Emakumeen Ahotsak II. zikloaren barrukoa da.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting