Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Bidasoko Emakumeak ukondoz ukondo aterako dira kalera PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2018(e)ko martxoa(r)en 08-(e)an 11:09etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 6 de Marzo de 2018.

BIDASOKO EMAKUMEAK UKONDOZ UKONDO ATERAKO DIRA KALERA

Luis Marianoren estatuari mantal aurrekoa ipini diote.
Martxoaren 8ko egitaraua antolatzeko, Bidasoko zenbait emakume elkartu dira, eurek esan bezala,  “instituzioekin inolako loturarik eduki gabe”. Gaur, Luis Marianoren omenezko estatua inguruan, Irun eta Hondarribiko emakumeek zenbait aldarrikapen zabaldu dituzte eta egunean bertan egingo dituzten mobilizazioen berri eman dute. Bestalde, Luis Mariano eta Pio Barojaren omenezko estatuei mantal aurrekoa ipini diete.
Osteguneko aldarrikapenerako, “espazio aske eta siglarik gabekoa” osatu nahi izan dute, beti ere, “emakumeak zapaltzen eta menperatzen gaituen sistema heteropatriarkala iraultzearen beharra” aldarrikatzeko. “Sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkalak” gizarte arlo guztietan “sexu banaketa” sortzen duela salatu dute gaur, “emakumeoi inposatutako espazioa eta zereginak” gizartean “alboratuta eta gutxietxita” daudelarik. Hego Euskal Herrian emakumeek gizonek baino 7.680 euro gehiago irabazten dituztela adierazi dute, eta aldi berean “dohainik” egiten dituzten zainketa lanak, “ikusezin” izatera bihurtu dituztela.
Instituzioei “aldaketa exijitzea” beharrezkoa iruditzen zaie Bidasoko emakumeei, indarkeria matxista “gaurko genozidioa” baita. Irun eta Hondarribian “bereziki garrantzitsua” dela adierazi dute, non bi udalek Alardeak suposatu duen “arrakala” aldatzeko bitartekaritzari “uko” egin diote. Alardean emakumeen eskubide eta ideiak defendatzeagatik, emakumeak kaltetuenak direla adierazi dute. Bestalde, 2016an Irunen 176 emakume eraso zituztela salatu dute. Gainera, pobreziak eta gizarte bazterketak emakumearen aurpegia duela salatu dute.
Horregatik guztiagatik, datorren ostegunerako emakume guztiei planto egiteko deialdia luzatu diete. Martxoaren 8ko greban parte hartzera animatu dituzte herritarrak. Honakoak dira gaur agerraldian emandako xehetasun batzuk:
  • Grebaren eremuak. Lan munduan, ikasketetan, zaintzan eta kontsumoan greba osoa.
  • Mobilizazioak. Lan eta ikasketetan planto egitea proposatu dute Bidasoko emakumeek, antolatu dituzten ekintzetan parte hartu ahal izateko. Eguerdian, 12:00etan, San Juan plazatik manifestazioa abiatuko da. Arratsaldean, berriz, 18:00etan, San Juan plazan elkarretaratzea egingo dute, ondoren bertatik epaitegietara joateko katea osatuz. Katea egiteko zapi moreak eramateko eskatu dute.
  • Ikurrak. Ekintza sinbolikoak egiteko eskatu diete emakumeei, besoko morea jantziaz edota balkoietan greba babesteko mantal aurrekoa zintzilikatuz. Gainera, egun horretan kontsumo guztia gelditzeko deialdia luzatu dute, bereziki “lan esplotazioa eta baliabideen ustiapena” sinbolizatzen duten enpresa eta saltokietan.

Pio Barojari ere ipini diote mantala.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting