Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Sanmartzialetako Konzertuak aukeratzeko prozesua abian da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2018(e)ko martxoa(r)en 08-(e)an 11:12etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 6 de Marzo de 2018.

SANMARTZIALETAKO KONTZERTUAK AUKERATZEKO PROZESUA ABIAN DA

Vendetta
Vendetta izan zen 2016an bozka gehien jaso zituen taldea. (Argazkia: Vendetta)
2018ko San Pedro eta San Martzial jaiak prestatzen hasi dira dagoeneko. Gaurtik (hilak 6), hilaren 13ra bitarte, irundarrek 36 talderen artean oholtza gainera zein igoko den erabaki beharko dute. Era berean, kontzertuen berri emango duen kartela aukeratzeko prozesua apirilean abiaraziko dutela jakinarazi berri dute.
Ekainaren 22, 23 eta 28an egingo dituzte kontzertu horiek eta horrela, egun bakoitzeko talde bana aukeratu beharko dute. Irungo Udaleko webgunean egin beharko dute aukeraketa herritarrek. Guztira, 36 talderen artean erabaki beharko dute.
Ekainaren 22ako kontzerturako ondorengo sei talde euskaldunen artean bozkatu beharko dute: En tol Sarmiento, Glaukoma, Su ta Gar, Willis Drummond, Urtz edo Zea Mays.
23rako berriz, 500 noches, Band Jovi, Black Ice Tributo, Dancing Wueen-Abba Tribute, Esto no es rock radical vasco, Snowbeat edo The Rolling Stones Tribute taldeen artean hautatu beharko dute.
Ekainaren 28an Espainiako Estatuko talde baten kontzertua eskaini nahi dute eta horretarako Amaia Montero, Amparanoia, Antonio Carmona, Beret, Chenoa, Huecco, Ivan Ferreiro, Kaotiko, La Habitacion Roja, Mala Rodriguez, Maldita Nerea, Sidecars edo Xoel Lopez dira udalak proposatu dituen taldeen izenak.
Bestalde, Irungo talde bat ere oholtza gainera igoko da sanmartzialetan. Zehazki, Back, Green Night, Hostoak, La Bona Dea, Lanbroa, Mala Fe, Sangre de Mono, Stonfaces, The Black Moon edo Zarata dira aurtengo sanmartzialetan jotzeko aukera izan dezaketen tokiko taldeak.

Botoa emateko, sartu hemen

Kontzertuez gain, musika saioen kartela aukeratzeko epea apirilaren 10ean irekiko dute. Apirilaren 20ra bitarte, irundar orok bere diseinua Amaia Kultur Zentroan aurkezteko aukera izango du.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting