Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Ekainaren 30a ere Kontuan hartzeko eskatu dio Ezker Anitzak Santanori PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 08 de Marzo de 2018 11:16

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 6 de Marzo de 2018.



EKAINAREN 30A ERE KONTUAN HARTZEKO ESKATU DIO EZKER ANITZAK SANTANORI

Iazko Irungo Alarde Tradizionalaren irudia.
Joan den ostiralean, Irungo alkate Jose Antonio Santanok, hiriko emakumeen elkarteekin batera, martxoaren 8rako antolatu dituzten jardueren berri eman zuen. Bertan, besteak beste, “egun guztiak martxoaren 8a” izan beharko luketela adierazi zuen.
Adierazpen horren harira, Bidasoko Ezker Anitza taldeak zenbait kontu argitu nahi izan ditu. 365 egunetan emakume eta gizonen arteko berdintasuna bermatu nahi izanez gero, urteko egun guztiak “kontuan hartzera” animatu dute alkatea, bereziki ekainaren 30ean, Alarde parekidearen desfileari erreferentzia eginez. “Herritarren zati bati bizkarra ez emateko” eskatuko diote Santanori.
Bestalde, urte guztian zehar berdintasunaren alde lanean jarduteko nahia adierazi nahi izan dute Ezker Anitzatik. Gainera, martxoaren 8ari begira hilaren 10ean antolatu dituzten patata tortilla lehiaketa edota futbol partida misto baten antolaketa, gutxienez “kuriosoa” dela adierazi nahi izan dute.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting