IRUN.Datorren azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte, euskararen erabilerari bultzada sendoa eman nahi dio, Euskal Herriko txoko guztietan, Euskaraldia izeneko ekimenak. Irunen ere egingo dute eta atzo bertan, Palmera-Montero Gunean, egitasmo honen nondik-norakoak eta Irunen nola egiteko asmoa dagoen azaltzeko, lehenengo bilera irekia burutu da. Udalak babestuta, eta beste zenbait eragilerekin, Aitzondo irungo Euskara Taldeak gidatuko du Euskaraldia, Irunen ere arrakastatsua izan dadin. Argazkia: N.G.