Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Gaztelekuak unibertsora begiratzen du Telmo Iridoyren xilografien bidez PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2018(e)ko apirila(r)en 16-(e)an 10:01etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Vasco , el sábado día 14 de Abril de 2018.

Gaztelekuak unibertsora begiratzen du Telmo Iridoyren xilografien bidez

Telmo Iridoy, Mónica Martínez eta Garikoitz Murua, erakusketaren aurkezpenean. / F. DE LA HERA
Telmo Iridoy, Mónica Martínez eta Garikoitz Murua, erakusketaren aurkezpenean. / F. DE LA HERA

ZABALDU BERRI DEN ERAKUSKETAREN EGILEAK TEKNIKA HONEN INGURUKO TAILER BAT ESKAINIKO DU DATORREN OSTEGUNEAN

JOANA OCHOTECO IRUN.Sábado, 14 abril 2018, 10:05
Izarrak, planetak, meteorito eta espazioko beste elementuak dira 'Unibertsoa nire eskuetan' erakusketaren protagonistak. Telmo Iridoy artista hondarribitarrak sortutako bederatzi xilografiek osatzen dute Martindozenea Gaztelekuan ikusgai dagoen esposizioa, Gazteartean Exporen barne. «Plazer bat da Telmo Iridoyren lanak ikusgai izatea», azpimarratu zuen programaren zuzendariak, Garikoitz Murua.
Linoliozko base baten gainean egindako xilografiak dira Gaztelekuan erakusten diren lanak. Teknika bitxi honek duen erakargarritasunaz gain, esposizioak «narratiba bat planteatzen du. Artistak koadro ezberdinak aukeratu ditu eta istorio bat kontatzen digu» hauen bidez. Telmo Iridoyk zehaztu zuenez, lanak «ilustrazioak bezala katalogatuko nituzke. Espazioa da erakusketaren gida, eta istorio bat kontatzen da. Ez zegoen aldez aurretik espresuki egina», baina exposizioa antolatzerakoan «narratiba bat ematen saiatu naiz», azaldu zuen egileak. Unibertsoaren tematika lantzen disfrutatzen duela azpimarratu zuen ere Telmo Iridoyk: «erakartzen nau. Unibertsoa beti bistan dugun zerbait da, baina aldi berean, ez dago gure eskura, urrun baizik».


Duela bi urtetik Telmo Iridoy Galizian bizi da, eta bertako CIEC Fundazioan xilografiari buruzko master bat egin du. Tatuatzaile lanetan dabil baita ere eta, Bidasoara bisitan etortzen denean, Foru kaleko Costa Norte estudioan lan egiten du. Bere izen artistikoa Llama Viva da, eta bere obren inguruan informazio gehiago lortzeko www.llamavivaprint.com web gunea bisitatu daiteke.

Plaza mugatuak tailerrerako

Gazteartean Expoko beste erakusketetan egin den bezala, oraingoan ere topaketa bat antolatuko da artistarekin: datorren ostegunean, 17:30etik aurrera, doako tailer ireki bat ospatuko da Gaztelekuan. Bertan, Telmo Iridoyk xilografia teknikaren xehetasunak azalduko ditu. Zortzi plaza eskaintzen ditu tailerrak, eta ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea bertan parte hartzeko. Interesatuok Gaztelekuan edo Igaztean inskribatu daitezke, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbide elektronikoetara idatziz edo 943 505 444 telefonora deituz. «Aukera paregabea izango da linolioarekin nola lan egiten den ikusteko», azpimarratu zuen Muruak. «Xilografia teknika erraz ulertzeko, seilu bat egitea bezala dela esan daiteke», laburbildu zuen Telmo Iridoyk. Datorren ostegunean teknika honi buruzko detaile guztiak azalduko ditu tailerrean.
Garikoitz Muruak aurreratu zuenez, Gazteartean Exporen barne burutuko diren datozen bi erakusketetan «bertako artistak» parte hartuko dute: Andrea Escargot irundarraren eta Miriam Loidi hondarribitarraren lanak izango dira ikusgai Gaztelekuan hurrengo hilabetetan.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting