Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Larunbatean pentsio duinak eskatzeko burututako manifestazioa historikotzat jo du Txingudiko pentsiodunen Mugimenduak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2018(e)ko apirila(r)en 16-(e)an 14:53etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

 

Noticia publicada en Angula Berria.info, el lunes día 16 de Abril de 2018.

Larunbatean pentsio duinak eskatzeko burututako manifestazioa historikotzat jo du Txingudiko pentsiodunen Mugimenduak

16 / Api / 2018
Inolako zalantzarik gabe, historikotzat har daiteke apirilaren 14ko larunbatean Irungo kaleetan egindako manifestazioaren emaitza. Eskualdeko 7000 hiritar baino gehiagok pentsio publiko duin batzuk eskatzen zituzten.  

Txingudiko pentsiodunen Mugimendutik hiritarren partehartze handia eskertu nahi dugu, zibismo osoz egindako manifestazioan, Batasunaren erakusgarri,  gaurko pentsiodunen eskubideekin konprometitutako hiritarrak, baina batez ere etorkizuneko pentsiodunen alde. Belaunaldien arteko manifestazio bat (aitona-amonak, gurasoak, bilobak), gizon-emakumeak, izan ere gizon eta emakume arteko eskubide berdintasuna eskatzen dugu. 

Azken batean denok izan dezagun bizitza duin bat babesteaz ari garelako. 

Antolatuz eta borroka eginez, hamarkadak kostatu zaizkigun eskubide batzuk ez galtzea eskatzera mugatzen gara, hiritarroi eta bereziki pentsiodunei inoiz ez zaigulako ezer ere oparitu. 

Eta mobilizatzen segituko dugu pentsio publiko duin batzuk gotortzea lortu arte, orain eta etorkizunean. 

TXINGUDIKO PENTSIODUNEN MUGIMENDUA
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting