Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Opila Egunaz gozatu dute PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 26 de Abril de 2018 09:48

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el jueves día 26 de Abril de 2018.

Opila Egunaz gozatu dute

Euripean izan bada ere, ehunka hondarribiar eta irundarrek, txikiek eta hauen amabitxiek bereziki, San Marko jaia ospatu zuten, familia eta lagun artean.
XABIER SAGARZAZUREN ERREPORTAJEA ETA ARGAZKIAK - Jueves, 26 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:03h
votos |¡comenta!
Junkalgo plazatxoan ere egin zen bedeinkapena, azkenean.
Junkalgo plazatxoan ere egin zen bedeinkapena, azkenean.
Negu eta udaberri hasiera euritsuaren ostean, azken asteko eguraldi onak animatuak zituen irundar eta hondarribiarrak atzoko egunera begira. Apirilaren 25ean, San Marko egunean, amabitxiek besoetakoei oparitzen dieten Opilaren jaia ospatzen da eta egun honekin, bizkotxo, gorringo eta egositako zein txokolatezko arraultzeez osatutako gozo hau jatera, mendira edo landa gunera joateko ohitura izaten da. Baina ez zen hala izan atzokoan, eguna euriak busti baitzuen goizeko lehen ordutik. Arratsalde inguruan atertu zuen baina goibel egon zen zerua.
Goiz osoan zehar, Irunen zein Hondarribian, opilen bedeinkapenak egin ziren, dozena bat eliza eta parrokitan. Jendetsuenak, Hondarribiko Jasokundeko elizakoa eta Irungo Junkalgo parrokikoa izan ziren, urtero bezala.
Azken honetan, 11.00etan egitekoa zen bedeinkapena eta ordu laurden bat lehentxeago, euria dezente ari zuela, elizako ateak ireki eta jende asko barrura sartu zen, babesaren bila. Horrela, ohikoa ez den bezala, Fernando Jimenez apaizak bi bedeinkapen egin zituen jarraian. Eliza barrukoa, lehenengoa eta ohikoa den Junkalgo atariko plazakoa, ondoren.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting