Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Oiasso Erromatar Museoa, EHUko udako ikastaroetan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2018(e)ko apirila(r)en 26-(e)an 11:35etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el miércoles día 25 de Abril de 2018.

Oiasso Erromatar Museoa, EHUko

udako ikastaroetan

Hitzaldiak uztailaren 11 eta 12an izango dira. “Atlantikotik Txinara Zetaren
ibilbidearen aurretik: distantzia luzeko harremanak eta trukeak
erromatarren munduan”; izen-emateak irekita
27
0
Gordailua. / Oihana Sánchez
Irungo Udalaren eta GFAren lankidetzarekin, aurten ere Oiasso Erromatar Museoan eta Gordailuan egingo dira EHUko udako ikastaroak. Oraingo honetan, “Atlantikotik Txinara Zetaren ibilbidearen aurretik: distantzia luzeko harremanak eta trukeak erromatarren munduan” izenburua du proposamenak eta uztailaren 11 eta 12an egingo da. Jardunak Gordailuan (Gipuzkoako Kultur Ondare Higigarriaren Zentroa) eta Oiasso Erromatar Museoan izango dira.
Ikastaroaren deskribapena
Azken urte hauetan, mundu osoko arte, historia eta arkeologia museoetako argitalpenez eta erakusketez ikusi dugu nola eman zaien balioa harreman komertzialei eta bestelako harremanei ere Erromaren eta ekialdeko muga tradizionaletan kokatutako herrien artean. Tigris eta Eufrates bailaren mugak gainditu zituzten erromatarrek eta India eta Txina bezalako urruneko herriekin jarri zien harremanetan.
Azken urteotako ikerketen arabera, harreman horiek Erdi Aro berantiarrean kokatzen den “Zetaren ibilbide” guztiz ospetsuaren aurrekari garrantzitsua izan zen. Normalean irizten da ibilbide horrek Europa eta Urrutiko Ekialdearen arteko harremanen hasiera markatu zuela eta, nolabait, lehenengo “globalizazioaren” aitzindaria izan zela.
Ikastaro honekin bultzatu nahi den ideia da, nagusiki, merkataritzaren bidez, joera mundialistak, gutxienez, Antzinate klasikoan ere aurkitu ahal direla arrasto garbiak eta Gipuzkoako lurraldean Oiasso horren adierazgarri garbia izan daitekeela.
Nazioarteko mailan prestigio handiko espezialistak izango dira irakasleak: Londreseko Unibertsitateko Greg Woolf, British Museum-eko Charo Rovira, Napoleseko Unibertsitateko Dario Nappo Lilleko Unibertsitateko William van Andringa.
Izena emateko epea irekita dago
Programaren zehaztasun guztiak https://www.uik.eus/es/del-atlantico-china-antes-de-la-ruta-de-la-seda-relaciones-e-intercambios-de-larga-distancia-en-el webean eskuratu ahal dira eta interesdunek bertan eman ahal dute izena.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting