Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Bidasoko Ekonomia Sozial Eraldatzaileko proiektu ekonomikoak ikustarazteko eta saretzeko jardunaldiak egingo dira PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 11 de Mayo de 2018 10:17

Noticia publicada en Angula Berria.info,el Jueves día 10 de Mayo de 2018.

Bidasoko Ekonomia Sozial Eraldatzaileko proiektu ekonomikoak ikustarazteko eta saretzeko jardunaldiak egingo dira

10 / Mai / 2018
Batura (ESE mapa) eta irungo Hiritik At kooperatibak dinamizatu duten 8 hilabeteko prozesuan, 40 enpresa inguru identifikatu dira, eta horietako 25-ekin elkarrizketa sakonak egin dira

Larunbateko jardunaldietan eskualdean ESE-aren ikuspegitik dugun potentzialitatea eta era berean beste lurralde batzuetako saretze proiektuak (Katalunia eta Euskal Herriko) ezagutzeko abagunea izango da

Hiritik At-etik (Olatukoop sareko partaide bezala) eta Batura (ESE mapa proiektutik) zortzi hilabete daramatzate, gure eskualdean ESE-ren inguruko proiektu bat lantzen. Proiektu hau, ESE-ren inguruan azken urtetan egindako zenbait ekimenen aurrekaria du (KoopFabrika edo agrokooperatzen estaterako), eta horiek irekitako bidea egonkortzera dator. Laburtuz, aipatutako prozesuak bi xede nagusi ditu:
-Gure eskualdean ESE-ren filosofia eta praktiketan martxan dauden enpresak identifikatu eta ikustarazi

-Inter-kooperazio jardunaldi batzuk gauzatu, gure eskualdean ekonomi eredu berri eta justuago hau nola kontsolidatu ikusteko

Azken zortzi hilabeterako lanak eman du bere fruitua
Lehen zatia amaitu da eta 40 enpresa identifikatu ostean, horietako 25-ekin elkarrizketak egin, eta ESE-ren parametroen baitako ebaluazio lana egin da.

Jardunaldiak
Orain, bigarren zatia gauzatzeko jardunaldiak burutuko dira. Hau bi egunen bitartez burutuko da:
- Maiatzak 12, 10:30tan Palmera-Montero gunean
Ekonomia Sozial Eraldatzailea Bidasoan: Prozesu guztia labur azaldu ostean, Kataluniatik etorritako Pam a Pam-eko kideak, eta Euskal Herriko Olatukoop sareko kideak izango ditugu beren saretze esperientzia azaltzen

- Maiatzak 18, 19:00-tan Palmera-Montero gunean
ESE-ren baitako inter-kooperazio abaguneak Bidasoan: Tailer baten bidez, deialdia jasoko duten kideen artean, gure eskualdean elkarlanaren bitartez ESE eremua indartuz, tokiko enpresak nola indartu ditzakegun aztertuko dugu
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting