Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Sozietate Publikoetan banaketa proposamen berria egin du EH Bilduk PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 15 de Mayo de 2018 09:20

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 11 de Mayo de 2018.

SOZIETATE PUBLIKOETAN BANAKETA PROPOSAMEN BERRIA EGIN DU EH BILDUK

Joxe Cayetano, Jokin Melida eta Dani Berasategi.
Irungo EH Bilduk agerraldia egin zuen joan den asteazkenean. Bertan, sozietate publikoetan kudeaketa aldaketa egiteko proposamena egin zuten, eta herritarrekin eta gainontzeko alderdiekin partekatu nahi izan dute. Proposamen berriarekin, PSE-EEk dituen kontseilariak murriztu nahi dituzte.
Egun, Irungo Udalean bost alderdi daudela gogoratu dute, eta bakoitzak bere herri proiektua duela. Halere, udal gobernuaren haustura gertatu zenetik, “aniztasuna nabarmendu” dela adierazi dute, eta aniztasun hori, sozietate publikoetan ere islatu behar dela. Sozietate publiko guzti horietan agintzen duena PSE-EE dela salatu dute.
Hortaz, “gainontzeko alderdiekin, eta oro har, herritarrekin partekatzeko” proposamen berri bat ekarri dute koalizioko kideek. “Proposamen honek, gure iritziz, dagoen aniztasuna islatzen du era justuago, ekitatiboago eta proportzionalago batean”, adierazi zuen Jokin Melida bozeramaileak. Proposamena inoren aurka ez doala nabarmendu nahi izan dute, guztion alde baizik, eta udaleko alderdi guztiak “aintzat hartuak” izan daitezen saiakera bat dela. “Guztiok gara Irun, guztiok izan beharko genuke herria modu batean zein bestean kudeatzeko aukera. Guztiok ikasi behar dugu elkarbanatzen, akordioetara iristen, eta ekarpenak begirunez onartzen”, adierazi zuten.
Honakoa da EH Bilduk egin duen proposamena: Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitatea eta Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoa orain arte bezala kudeatzea; Bidasoako Garapenerako Agentzian PSE-EEk 2 kontseilari ditu eta 1era pasatzeko proposamena egin dute, gainontzekoek kopuru berbera izaten jarraitzen duten bitartean; Bidasoako Erakustazokako 7 kontseilaritatik (3 PSE-EErenak dira), 2ra pasatzeko proposamena egin dute (horrela, EH Bilduk 2 izango lituzke); Irungo Etxebizitzarako elkarte publikoan ere PSE-EEk 2 kontseilari izatea (egun, 7 ditu), Si Se Puedek 2 izango dituen bitartean; Blaia Hileta Zerbitzuen Elkartean PSE-EEk kontseilari bat galtzea, eta PPk bat irabaztea eta gainontzeko elkarte eta organismoetan egoera mantentzea proposatu dute.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting