Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Irungo edateko uraren adar nagusiko hoditeria berritzen hasi dira PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2018(e)ko maiatza(r)en 17-(e)an 11:59etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 16 de Mayo de 2018.

IRUNGO EDATEKO URAREN ADAR NAGUSIKO HODITERIA BERRITZEN HASI DIRA

ibaieta
Lanen irudia. Landa eremuan egingo dituzte batez ere.
Irungo edateko uraren sarea hobetzeko lanak egiten hasi da Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatea (Txinzer). Ibaietako depositutik hainbat auzotara (Olaberria, Larreaundi eta Olaketa, Santiago, Mendibil, eta Erdialdea) ur edangarria garraiatzen duten hodi berriak jartzen hasi dira; 50 urte zituzten zaharrek. Orotara, 300.000 euroko inbertsioa egingo du Txinzerrek lanak egin daitezen, hiru hilabeteko epearekin “Lehentasun handiko” lanak dira. Fibrozementuzko hodiak, burdin urtu nodularrekoengatik ordezkatuko dituzte, 50 zentimetroko diametrokoak.
2025 Inbertsio Planaren barrukoak dira hobekuntza lanak. Inbertsio plan horren lehen zatia 2014an burutu zen, Urdanibia plazako lanak baliatuz edateko uraren hoditeriaren zati bat aldatu egin zelako, Santa Elena kalearen azpitik Ermita kaleko zubiraino doana hain zuzen. Leire Zubitur Txinzerren kudeatzaileak zehaztu duenez, lanak batez ere landa eremuan egingo dira, “horrenbestez hiriko trafikoan edo aparkalekuetan ez dute eragin handirik izango”.
Lanek iraun bitartean (hiru hilabete), Ibaietako deposituak ezingo du zerbitzurik eman. Horri irtenbidea eman dio Txinzerrek: Buenabista depositutik (Blaia eta Artia artean dago) by-passa edo lotura egin dute, eta bi deposituak altuera berberean daudenez, presioan ia aldaketarik egin gabe bidera daiteke lanak bitartean edateko uraren banaketa.
Edateko urarena herritarren oinarrizko zerbitzua denez, Zubiturrek aipatu du oso zuhur ibili direla lanak diseinatzeko orduan, “gure helburua da herritarrek normaltasun osoz jarraitzea etxeetako edateko ura bezain garrantzitsua den hornidura hori izaten”.
Edozein arazoren aurrean, herritarrei erraztasunak eman dizkie Txinzerrek. Arreta emateko telefonoa (900 119 384) eta posta elektronikoa euren zerbitzura.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting