Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Santano Alkateak Bidegiri : "Irun beti kaltetua izaten da Auto Pilaketak daudenean" PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 23 de Mayo de 2018 10:21

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 22 de Mayo de 2018.

SANTANO ALKATEAK BIDEGIRI: “IRUN BETI KALTETUA IZATEN DA AUTO PILAKETAK DAUDENEAN”

biriatu.ordainlekua
Biriatuko eta Irungo ordainlekuak irekitzea proposatu du alkateak.
Irungo alkate Jose Antonio Santanok bilera egiteko eskaera egin dio Bidegiri, azken orduetan AP-8an, eta horren ondorioz hirian izaten ari diren auto pilaketengatik. Alkateak esan du, auto pilaketak egon daitezkeela abisatzea—Bidegik hala egin zuen— ez dela nahikoa, “eseri egin behar gara denon artean soluzioak bilatzeko. Irun beti kaltetua izaten da auto pilaketak daudenean”. Gaurko (asteartea) 15:15an 17 kilometroko ilara zegoen AP-8an Irundik Donostiara.
Auto pilaketen arrazoien artean Frantziako Estatuko jai ofizialak edo opor aroak aipatu ditu alkateak, “baina pilaketen arrazoiak edozein izanda ere, Irun beti kaltetua izaten da. Lehen pertsonan jasaten ditu hiriak arazo horiek, hirigunean bertan”.
Zentzu horretan, alkateak gogorarazi du urteak direla hainbat proposamen egin zituela Irunek trafiko kolapsoak daudenean, horien artean, Irungo eta Biriatuko ordainlekuak zabaltzea, “neurri hori eta beste batzuk berraztertzea beharrezkoa da, azkar gainera. Auto ilarek hiriari eta eremu osoari eragiten diete”.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting