Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Eneritz Furyak irundarrak nazioarteko bira egingo du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2018(e)ko ekaina(r)en 08-(e)an 11:18etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el jueves día 7 de Junio de 2018.

ENERITZ FURYAK IRUNDARRAK NAZIOARTEKO BIRA EGINGO DU

Eneritz Furyak.
Eneritz Furyak (Eneritz Dueso) bakarlari irundarrak nazioarteko bira bereziari ekingo dio datorren hilaren 21an (ostirala). Lehen geltokia bere jaioterria izango da (Irun), eta ondoren, Frantzia, Belgika, Alemania eta Suitzan kontzertuak eskainiko ditu.
Iaz kaleratu zuen bere lehenengo bakarkako lana (entzun Atrezzo abestia), eta Galizia, Katalunia edota Italiatik pasa ondoren, ekaina eta uztaila bitartean, irundarrak bere musika Europa osotik zabalduko du. Ondorengoak dira datozen asteotan egingo dituen kontzertuak:
  • Ekainaren 21ean, Irungo Lakaxitan, Amsterdameko Blue Crime taldearekin batera.
  • Ekainaren 28an, Bordelen (Frantzia) izango da, bertako Euskal Etxean.
  • Ekainaren 29an Parisen (Frantzia) kontzertua eskainiko du.
  • Ekainaren 30ean, Bruselan (Belgika).
  • Uztailaren 3an, Berlingo (Alemania) Saarbach Galerie Kulturcafe antzokian.
  • Uztailaren 5ean, Chemnitz hirian (Alemania) kontzertua eskainiko du, Obradek Lesecafe-n.
  • Uztailaren 6an, Luzern (Suitza) hirian izango da, The Phrontistery aretoan.
  • Uztailaren 7an, Lyonen (Frantzia) joko du, Aux Bons Sauvages aretoan.

Irakurri Eneritz Furyaken inguruko erreportajea.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting