Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Gure Esku Dago; "Izugarria izan da erantzuna" PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2018(e)ko ekaina(r)en 12-(e)an 10:59etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 8 de Junio de 2018.

GURE ESKU DAGO: “IZUGARRIA IZAN DA ERANTZUNA”

Gure Esku Dago giza katea
2014ko giza katea txiki utziko du igandekoak
Milatik gora bidasoar elkartuko dira igandean Itziar eta Deba artean, Gure Esku Dagok antolatutako giza katearen parte izateko. Orain arte 600 irundar eta 450 hondarribiar daude izena emanda, giza kateko 49, 50 eta 51 kilometroetan kokatuko direnak; irundarrek lehen bi kilometroetara joan behar dute, hondarribiarrek 51.era. Antolatzaileek esker hitzak izan dituzte erabakitzeko eskubidearen ekitaldi erraldoiari babesa eman dioten eskualdeko biztanleentzat: “Izugarria izan da gure eskualdean Giza Katearen erronkari eman zaion erantzuna”.
Irunen bederatzi autobus osatzea lortu dute, eta 08:45ean abiatuko dira Bixera-tik —Kateako bi autobusek auzoko autobus geltokian dute abiapuntua, 09:00etan—. Hondarribian beste zazpi autobus bete dira, eta Foru Kaletik aterako dira, kiroldegi paretik, 09:00etan.
Orotara, 86.000 pertsonak baino gehiago eman dute izena, eta horiei guztiei izenik eman gabe joango direnak gehitu behar zaizkio. Zentzu horretan, izena eman ez dutenei mezua helarazi diete Hondarribiko eta Irungo Gure Esku Dago plataformako arduradunek: “Egunean bertan agertzeko aukera egongo da, izenik eman gabe, bai gure kilometroetan, baita gertuago ditugun herrietan ere, Donostian bereziki”.
Bukatzeko, giza katearen ondoren Donostian egingo den jaira hurbiltzeko deia luzatu die GEDek bidasoarrei: “13:30etik aurrera Donostian jaialdi erraldoia izango da, kontzertuekin, jateko eta edatekoekin, eta ekitaldi ugarirekin”.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting