Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
EH Bildu ; "AP-8A Irunen atzeraturik gelditu da" PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2018(e)ko ekaina(r)en 12-(e)an 11:05etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 11 de Junio de 2018.

EH BILDU: “AP-8A IRUNEN ATZERATURIK GELDITU DA”

Jokin Melida, EH Bilduko bozeramailea.
Irungo lotune erdia eta hegoaldeko ingurabidea egiteko proiektua finantzatzeko erabakia jakinarazi zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak joan den apirilean. Gaiak Aldundiaren eta udal gobernuaren arteko liskarrak sortu ditu azken asteotan, eta maiatzeko osoko bilkuran eztabaida gai izatera bueltatu zen.
Horren harira, Irungo EH Bilduk zenbait kontu argitu nahi izan ditu. Lehenik, alderdi batzuek “arazo lokal” bezala hartzen duten bitartean, “perspektiba handiagoa” duen arazoa dela diote koalizioko kideek, herrikideak direla kaltetuenak. Arazoa, “herrialde ikuspuntutik” hartu behar dela diote, herrialde arazoa baita eurentzat,Irungo mugikortasun jasangarria erabat baldintzatzen duena. Bereziki Behobiako auzoko bizilagunak kaltetuenak direla nabarmendu dute. Egoera horren aurrean, kanpo erantzun bat beharrezkoa dela adierazi dute, euren ustez, “kolapsatua” geratzen baita ingurabidea.
“EH Bilduk eraikiak dauden azpiegiturei ahalik eta etekin handiena ateratzearen aldeko apustua egiten du, eta berritzea behar badute, berritu”, adierazi dute. Era berean, AP-8a, Irungo tramuan, “atzeraturik” gelditu dela salatu dute. Hego ingurabide berriarekin hiri arazoa konponduko litzatekeela diote, baina herrialde arazoa, ordea, ez.
Horregatik guztiagatik, herrialde ikuspegitik, Aldundiari eta Irungo Udalari aurreikusita zegoen AP-8an 6 bideko errepidearen proiektua berreskuratzea eskatu diote, adierazi dutenez, “herrialdearen eta hiriaren onurarako”. “Azpiegitura honek eskaintzen dituen aukera guztiak nahikoak ez balirateke, orduan bai, beste aukerak ikertuko genituzke”, gehitu dute.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting