Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Jaitzubia Inguruan egoera Okertzen arida PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2018(e)ko ekaina(r)en 12-(e)an 11:26etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 12 de Junio de 2018.

JAITZUBIA INGURUAN EGOERA OKERTZEN ARI DA

txingudi.ikastola
Txingudi Ikastolako kirol pistak, urez gainezka. Irudia: SOS Deiak.
Jaitzubia inguruan ura gora eta gora ari da. Azken orduetako euriteak, eta uneotan erortzen ari denak, arras ari dira egoera zailtzen. Irun-Hondarribian, Jaitzubia inguruan dute jarrita fokua, esaterako, Txingudi Ikastolako kirol pistak urak hartu dituelako. Hondarribiko lurretan dago ikastola.
Larrialdi zerbitzuak inguru horretan daude, adi, bertako errekaren emariari begira. Gainera, Irungo alkate Jose Antonio Santano ere bertan izan da, egoeraren jarraipen zuzena egiteko. Adierazi dutenez, momentuz, ikastolako goizeko eskolak mantenduko dira. Urdanibia hotelaren sarrera urak hartu du ere, eta Endaneara joateko bidea ere moztu dute.
Bidasoa eta Oiartzun ibaien arroetan Segurtasun Sailak Uholdeen Larrialdi Plan Bereziaren Alerta fasea ezarri du.
Behobian, gaur (11:50 arte) 51,9 euro litro metro koadroko jaso dira. Hondarribian ere egoera zailtzen ari da.
SOS Deiak-en Twitter emarian informazio eguneratua ikus daiteke
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting