Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Irunek oinezko eta autoei itxi die hilerrira doan Blaia Ibilbidea PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2018(e)ko ekaina(r)en 18-(e)an 09:21etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el sábado día 16 de Junio de 2018.

Irunek oinezko eta autoei itxi die hilerrira doan Blaia Ibilbidea

Mendi-hegala eusten duen horman berehala konpondu beharko diren fisura eta deformazioak agertu dira
Sábado, 16 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:04h
IRUN- Ostegun arratsaldetik, Irungo Udalak Blaia Ibilbidea oinezko eta autoen zirkulaziorako itxi egin du, maldaren erdi aldera kokatuta dagoen bizilagunentzako aparkalekutik aurrera, gutxi gorabehera.
Itxiera honen arrazoia, “seguraski azken egunetako euri jasa fuerteak arrazoi izanik, ibilbideko 22. eta 24. zenbakien artean, 20 metro luzeko horma zati batean antzeman diren fisura eta deformazioak” direla azaldu du Udalak eta neurri hau “segurtasun arrazoiengatik eta epe zehaztugabe baterako” hartu dela ere esan dute.
PREMIAZKO BERRERAIKITZEAEgoera honek, “mendi-hegalari eusten dion horma zati honen premiazko berreraikitzea” egitera behartuko du eta Udaletik esan dute lanek irauten duten bitartean, “oinezko eta autoen sarrera moztuta” geratuko dela Blaia Ibilbideko puntu honetan, “maldaren erdialdean kokatzen den aparkalekurako bizilagunen sarrera-irteeretarako ezik”.
Beraz, Blaiako udal hilerrira joan nahi duten pertsonak Artia edo Behobitik gerturatu beharko dira hara, Teodoro Murua eta Bienabe Artia kaleak erabiliz, eta itxiera honek Irunbus garraio publikoaren L3 zerbitzuan eta Toki-Alai BHIra joaten diren autobusengan eragina dauka.
Zehazki, eta L3ari dagokionez, “Artia eta Fermin Calbetón lotzen dituen linea honek aldaketak egin beharko ditu bere ibilbidean, baina ez du geldialdirik bertan behera utziko. Blaia Ibilbideraino ohiko bidea egin ostean, hilerrirako malda igo beharrean, Pintor Berroeta, Darío de Regoyos, Harrobieta, José María Franco eta Teodoro Murua kaleetan barrena ibiliko da, hilerrira iritsi eta ohiko ibilbidearekin jarraitzeko” eta “irteera orduak mantenduko badira ere, auzo erdiguneko geldialdietan zenbait minutuko aldaketak” egon ahalko direla esan dute Udaletik. - X.S.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting