Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Santmartzialei begira, zenbait gomendio eman dituzte PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 21 de Junio de 2018 11:28

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 20 de Junio de 2018.

SANMARTZIALEI BEGIRA, ZENBAIT GOMENDIO EMAN DITUZTE

Gaur aurkeztu dute prebentzio dispositiboa.
Datozen sanmartzialetarako, Irungo Udalak zenbait argibide eta gomendio eman ditu. Aurtengo jaietarako, prebentzio dispositiboa martxan jartzeko prest daude. Udaleko Gizarte Ongizate ordezkari Sergio Corchon eta Monica Martinez, udaleko teknikari Irune Hernandez eta Koldo Zabala, Bidasoaldeko Elkarte Feminista, Gaurko Andreak, Su Txikian eta Birsortze elkarte feministetako zenbait kidek aurkeztu dute dispositiboa.
Jaietan edonolako arazoak ekiditeko, lehen ekintza datorren larunbatean (hilak 23) egingo dute. Ficobako Herri Bazkariaren ostean, alkoholemia prebentzioak egingo dituzte. Hala, nahi dutenek, Ficoban jarriko duten karpatik pasatzeko aukera izango dute.
Azken urteotan bezalaxe, Testing programa ere martxan jarriko dute, hilaren 23 eta 28 gauean. Ailaket elkarteakstand informatiboa jarriko du Urdanibia plazan, droga analisiak eta kontsultak egin ahal izateko. Era berean, 28an ere, gaztetxoei bideratutako Botiltzarra programari ekingo diote.
Indarkeria matxistaren aurka
Eraso matxistak ekiditeko asmoz, dokumentu bat osatu dute hiriko elkarte feministek eta Bidashop, Mugan eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen bitartez, Irungo tabernariei helarazi diete. Dokumentuaz gain, aurten ere telefono morea eskuragarri jarriko dute, emakumeen aurkako erasoak salatzeko. Telefono zenbakia, 607 07 02 02 da. Zerbitzua hilaren 22tik (17:00etan) ekainaren 1era bitarte (17:00etan) 24 orduz martxan izango dela jakinarazi dute udaletik. Horrez gain, ‘Ez beti da ez’ mezua eramango duten 14.000 mahai zapi banatuko dituzte, tabernetan zein txosna gunean.
LGBTI harrotasun egunaren harira (hilaren 28an izango da), tolerantzia eta berdintasunari bultzada emateko zenbait ekintza ere egingo dituzte. Horregatik, egun osoan zehar, LGBTI kolektiboaren bandera zintzilikatuko dute udaletxean, eta fatxada ortzadarraren koloreekin apainduko dute. Gainera, Gehitu elkarteak stand bat jarriko du Urdanibia plazan, herritarrei informazioa eskaintzeko.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting