Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Carmen Artaza donostiarrak irabazi du XVI. Luis Mariano Kantu Txapelketa PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 17 de Julio de 2018 11:29

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 16 de Julio de 2018.

CARMEN ARTAZA DONOSTIARRAK IRABAZI DU XVI. LUIS MARIANO KANTU TXAPELKETA

Atzoko finalaren irudia.
Atzo jokatu zuten XIV. Luis Mariano Kantu Txapelketaren finala. Orotara, herrialde askotariko 46 abeslarik hartu dute parte aurtengo edizioan;  errekorra hautsi dute aurtengoan, inoiz baino partaide gehiago izan baitira.
Carmen Artaza mezzosoprano donostiarra gailendu da aurtengo txapelketan. Garaipenarekin, 6.000 euro saria jaso du. Baina ez da aurten bere etxera eramango duen sari bakarra; publikoaren saria ere eraman du Artazak (2.000 euro).
Gazte promes onenaren sariak bi irabazle izan ditu aurten. Hala, (berriz ere) Carmen Artazak eta Sofia Esparza Jauregik banatu beharko dute 2.000 euroko saria. Bigarren sailkatua Sofia Esparaza Jauregi (4.500 euro) izan da. Haren atzetik, eta 3.000 euroko sariarekin, Yolanda Perez Garcia sailkatu da. Bestalde, Alberto Camon Botellak eraman du Luis Mariano saria.
Sariez gain, Gilen Goikoetxeak, Elvira Padrino Daviak, Cristina Laia Valles Montojok, Megan Barrerak eta Alberto Camon Botellak, finalera iristeagatik, diploma bana jaso dute.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting