Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Elkarrizketariak ikasturte berriarekin itzuliko da PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 18 de Julio de 2018 11:27

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el martes día 17 de Julio de 2018.

Elkarrizketariak ikasturte berriarekin

itzuliko da

Euskara ikasten ari denarentzat eta oraindik maila baxua dutenentzat
euskara erabiltzeko aukera eskaini nahi du
27
0
Irungo Udala. / Oihana Sánchez
Amaitu berria den ikasturte honetan, aurrekoetan bezala, Elkarrizketariak (A1-A2 mailak) egitasmoa izan dugu martxan Irunen, euskara praktikatu nahi duten hiritarrentzat.
“Elkarrizketariak euskaraz mintzatzeko gunea da, aukera ematen duena, kasu berean dagoen jendearekin bat eginik eta maila horretara egokitzen dituen mintza saio eta tailerrak bideratzen dituen talde batek gidatuta”, adierazi du Monica Martinez ordezkariak.
Hilean bi saio egiten dira, hamabostean behin, ostiraletan, eta mintza saioak nahiz tailerrak antolatzen dira, euskararen munduan hasiera-hasieratik euskaraz aritzeko aukera izateko. Askorentzat, lagun euskaldunak egiteko modua ere bada, taldetik kanpo ere euskaraz bizitzeko aukera zabaltzen dute. Adin guztietako jendea biltzen da taldeetan.
Ekintza hauen harira, egitasmoen barruan, euskaraz gain, euskal kulturari ere erreparatzen zaio. 2017-2018 ikasturte honetan, 15 saio izan dira; altxorraren jokua, gabonak eta inauteriak Euskal Herrian, lanbideak, euskal kantak eta dantzak, gazteak eta atzerria, euskal zinematografia, kirolak eta abar… eta nola ez, ikasturte amaierako afaria.
Datorren ikasturtean ere, urria aldera, zabalduko da izena emateko epea. Informazio gehiago Irungo Udaleko Euskara arloaren atarian: www.irun.org/euskara.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting