Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Katea Auzoko Topo geltokiak sarbide berria du PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 18 de Julio de 2018 11:37

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 18 de Julio de 2018.

KATEA AUZOKO TOPO GELTOKIAK SARBIDE BERRIA DU

Atzo bisitatu zuten bide berria. Argazkia: Conecta Bidasoa.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako diputatu Aintzane Oiarbidek jakinarazi berri duenez, Katea auzoa topo geltokiarekin elkartzeko obrekin amaitu dute, bizilagunen irisgarritasuna hobetzeko bidean. Zehazki, Irungo Benta auzoko Elizatxo Etorbidean egin dute bide berria.
Aldunditik diotenez, erdigunea eta Katea auzoa lotzen dituen espaloia 62. zenbakiaren parean amaitu egiten da, eta ondorioz, GI-3452 errepidearen bazterbidea erabili behar izaten dute herritarrek, arrisku uneak sortuz. “Gure ustez, behin betiko aktuazioa udalak egin behar du, Porcelanasetik datorren espaloia luzatuz. Aldundiak, bitartean, auzotarren eskaerari erantzun dio”, adierazi du Oiarbidek.
Bi norabideen arteko mediana kendu eta eremu horretan 80 metroko bide berria eraiki dute. Bide osoan zehar, zintarri eta bolardoekin babestu dute bidea, segurtasuna bermatzeko asmoz.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting