Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Urte Politikoa "Aldaketaz eta Trantsizioz " Beterikoa izan dela adierazi du Iridoyk, Alkatea Kritikatuz PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2018(e)ko uztaila(r)en 24-(e)an 11:15etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 20 de Julio de 2018.

URTE POLITIKOA “ALDAKETAZ ETA TRANTSIZIOZ” BETERIKOA IZAN DELA ADIERAZI DU IRIDOYK, ALKATEA KRITIKATUZ

xabier.iridoy
Xabier Iridoy, gaurko agerraldian.
Urte politikoaren balorazioa egin du gaur Xabier Iridoy EAJren udal taldearen eledunak. Nabarmendu du “aldaketaz eta trantsizioz” betetako aroa izan dela, eta Jose Antonio Santanoren jardunari kritika egiteko ere baliatu du agerraldia. Kritika, batez ere, urtarrilaren 23an eztanda egin zuen Korrokoitz Auziaren harira iritsi da, Iridoyk Irungo auzune hori biziberritzeko egitasmoaren iragarpena egin ostean sortu zen udal gobernu krisiaren ondorengoez, alegia. Horregatik, EAJ gobernu itunetik kanpo utzi zuen alkateak, “gezurrez manipulatutako kanporatze interesatua izan zen hau, eta gainera, Santanok oso larriak diren hainbat akusazio isuri zituen. Bere interes pertsonalak eta elektoralak Irunen gainetik jarri zituen”.
Hala ere, gobernu taldean egonda edo ez, Iridoyk jakinarazi du euren zeregina “irundarren bizi kalitatearen eta guztion ongizatearen hobetzea bideratzeko proiektu ireki, dinamiko eta parte hartzaileak” gauzatzea dela, eta bide horretan gobernuan izan den bitartean aurrera urratsak egin direla jakinarazi du, “EAJk Irunen gobernagarritasunari egonkortasuna eman dio”. Eta euren lan egiteko moldea definitu du: “Gardentasunean, eraginkortasunean eta kudeaketa efikazian oinarritutako hiri eredua nahi dugu, guztia pertsonen gertutasunetik eta jarrera etikotik, desberdinen arteko elkarlana ahaztu gabe”.
Zentzu horretan hainbat proiektu aipatu ditu EAJren eledunak, tartean daude Azken Portu-Behobia pasealeku eta bidegorria, Gain-Gaineaneko parkearen berritzea, San Martzial kalea berurbanizazioa, Uranzuko lanak, edo Korrokoitz auzoa biziberritzea —”hainbat urteetan sozialistek ahaztuta eta geldituta izan duten proiektua, egun gobernu sozialistak geldiarazi duena”—, edo Alarde-Olaketako nahiz Almirante Arizmendiko plan orokorrak.
Kritika gehiago Santanori: Iridoyk gaitzetsi egin du “hiriarentzat ezinbesteko diren proiektuak” ezin izan dituela bideratu “gestio ezintasunaren ondorioz”, erreferentzia zuzena eginez Plaiaundiko pisten lekualdaketari. Zentzu horretan, alkateak “desberdinekin eta oposizioarekin adosteko ezgaitasuna” duela esan du EAJko buruak. Aldi berean, Hiri Partaidetza Araudian ez duela aurrera urratsik egin leporatu dio alkateari.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting