Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Mendibil Parkea eraberritzeko lanak Azken Fasean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2018(e)ko urria(r)en 31-(e)an 12:21etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 31 de Octubre de 2018.

MENDIBIL PARKEA ERABERRITZEKO LANAK, AZKEN FASEAN

mendibil
Mendibil parkea, atzoko irudian.
Mendibil parkea eraberritzen ari dira uztailetik. Azken fasean daude lan horiek. Besteak beste, bertako bideak hobetu egin dituzte, eserlekuak aldatu eta konpondu dituzte, haurren parkean irisgarritasun neurriak hartu dituzte, eta ubideak ere berrantolatu dituzte. Gainera, bertan dauden kale argietan LED erako argiak jarri dituzte, eta zentzu horretan, Jacobo Arbelaitz kaleko argiztapena hobetu dute —parkearen ondoan dago—.
12.000 metro koadroko azalera du Mendibil parkeak. Irun erdialdean dago. Lan horiek guztiak egiteko 367.188 euroko inbertsioa egin du Irungo Udalak. Diseinu klasikoa du, eta irundarren aisia eremu preziatua da. Bertan daude, besteak beste, Maria Luisa eraikinean, Udal Musika Kontserbatorioa eta Ikastola Txiki Haurreskola.
Jose Antonio Santano alkateak, Cristina Laborda Lan eta Bide Publiko ordezkariarekin nahiz Agustin Gonzalez Foro Irunes eragileko kidearekin atzo egin zuen parkera bisita, lanen berri zuzenean izateko. Alkateak nabarmendu zuen aurrekontu parte hartzaileen egitasmoan ateratako proposamena dela parkea berritzearena.
Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2018(e)ko urria(r)en 31-(e)an 12:22etan
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting