Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Pentsiodunek ez dute amorerik emango PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2018(e)ko azaroa(r)en 08-(e)an 10:43etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 5 de Noviembre de 2018.

PENTSIODUNEK EZ DUTE AMORERIK EMANGO

Jendetza bildu da beste behin San Juan plazan. Eguraldia dela eta, arkupeetan egin dute elkarretaratzea.
Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduko kideak berriz ere kalera atera dira, hiria pentsio duinen aldeko oihuz betetzeko asmoz. Asteleheneroko elkarretaratzeei jarraipena eman diote gaur ehunka eta ehunka lagunek. Eguraldia dela eta, udaletxe azpiko arkupeetan elkartu behar izan dira.
Azken hilabeteotan bezalaxe, ondorengo aldarrikapenak egin dituzte:
  • Pentsioen blindajea.
  • Erosteko ahalmenaren urteroko KPI erreala ezagututa pentsioak legez bermatzea.
  • Duintasuna bermatzen dituzten pentsioak izatea. 1.080 euroren azpiko pentsiorik ez.
  • Jasangarritasun faktoreari ez (pobreziaren faktorea deitu beharko genukeena).
  • Emakume eta gizonen arteko pentsioen desberdintasunarekin amaitu.
Pentsiodunen mobilizazioek ez dute etenik izango. Pentsio duinak izan arte lanean tinko jarraituko dutela nabarmendu dute beste behin, eta astelehenero elkarretaratzeak egiteko asmoa dute. Pentsiodunez gain, gizarteko sektore guztiei luzatu diete elkarretaratze zein manifestazioetan parte hartzeko deialdia
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting