Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Anzaranen Autobus Geltoki Berria du Irunbusek PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2018(e)ko azaroa(r)en 08-(e)an 11:02etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 7 de Noviembre de 2018.

ANZARANEN AUTOBUS GELTOKI BERRIA DU IRUNBUSEK

IrunbusIgoera nabarmena izan du zerbitzuak azken urtean.
Gaurtik aurrera, Irunbusen L4 lineak beste geldialdi bat gehiago egingo du, eta Anzaran plazatik gertu izango da, Lucas Berroa eta Pinudi kaleak lotzen dituen biribilgunean, Pinarren. El Pinar auzo elkarteak egindako eskaeretako bat izan da autobus geltokiarena.
Cristina Laborda Mugikortasun ordezkariak azaldu duenez, apiriletik dago martxan San Juan, Anzaran eta Olaberria lotzen dituen autobus linea, eta “balantzea positiboa” izan den arren, aldaketak egiteko aukera dago: “Irekiak gaude ekarpen gehiago jasotzeko”.
Sei hilabete hauetan geroz eta jende gehiagok erabili du autobus linea hori, eta udalaren arabera, irailean 3.650 lagunek erabili zuten. Colon, Anzaran, San Miguel, Gipuzkoa nahiz Euskal Herria etorbideetatik pasatzen da ibilbidea Olaberriara iritsi arte, eta handik berriro buelta ematen du San Juan plazara iritsi arte, Urdanibia eta San Martzial kaletik. Ordu erdiko maiztasuna du.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting