Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Podemos Irunek gogor kritikatu du Euskara Arloa Euskaraldiarekiko izan duen jarreragatik PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2018(e)ko abendua(r)en 06-(e)an 18:35etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Vasco,el jueves día 6 de Diciembre de 2018.

Podemos Irunek gogor kritikatu du Euskara Arloa Euskaraldiarekiko izan duen jarreragatik

I. M. IRUN.Jueves, 6 diciembre 2018, 00:20
«Irunen 3.000 lagunek baino gehiagok hartu dute ahobizi edo belarriprest txapa eta kalera atera dira Irunen euskararen presentzia areagotzeko. Harro sentitzen gara», adierazi zuen atzo Podemos Irun Ahal Dugu-ren idazkari nagusia, Miren Echevestek, Euskaraldiaren inguruan. «Baina ziur gaude Euskara Arloak jende gehiagorengana iristeko baliabideak izan dituela».
Euskara ordezkari den Mónica Martínezi zuzendu zizkion kritikak. Hiritar mugimenduetatik talde motor bat jarri zen martxan ekimenari bermea emateko, «baina ordezkari andereak egiten zi- tzaizkion proposamenak entzun ordez, nahi izan duena egitera mugatu da eta Euskaraldiaren helburua zein zen ez du ongi ulertu».
Udalak enpresa bat kontratatu zuen Euskaraldia dinamiza- tzeko. Handik aurrera «ez da harreman zuzenik egon talde motorrarekin», salatu zuen Echevestek. «Bere proposamenei jaramonik ez zien egin Euskara Arloak. Bolondresek egin eta jarri zituzten kartelak, dendatan hedatu zuten Euskaraldia, eskolatara eraman... Talde horri esker, Euskara Arloaren laguntzarik gabe lortu dira emaitzak. Behin eta berriz jakinarazi zitzaion Euskara Arloari baliabideak Euskaraldia iragartzeko erabili behar zirela irundarrek horren berri izan zezaten. Jende askok ez du ezer jakin berandu zen arte», kritikatu zuen. «Helbura erraza zen: hamaika egunetan zehar bizitza normala euskaraz egitea, partaideak txapen bitartez identifikatuak. Bizi-tza normala euskaraz egitea. Ez hamaika egun horietan Irun kon-tzertuz, bertsoz eta gainerako kultura jarduerez betetzea. Oso polita, baina helburua ez zen hori eta horretara zuzendu du Udalak zituen baliabideak».
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting