Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Menchu Gal artista irundarra omentzeko hamaika ekitaldi PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2019(e)ko urtarrila(r)en 16-(e)an 12:07etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 16 de Enero de 2019.

Menchu Gal artista irundarra omentzeko hamaika ekitaldi

CBA liburutegiaren 2019ko ardatz tematikoa Menchu Gal bera eta emakume artistak izango dira. Udaletik diotenez, liburutegia izango da omenaldien agertoki nagusia.
Santano alkatea eta Juncal Eizagirre kulturako ordezkaria, gaur, CBAn.
Menchu Gal artista irundarrari aitortza berezia egingo diote irundarrek. Aurten, ehun urte beteko dira jaio zenetik, eta ibilbide guztia omentzeko asmoz, Udaleko Kultura sailak zenbait egitasmo antolatu ditu.
CBA liburutegiaren 2019ko ardatz tematikoa Menchu Gal bera eta emakume artistak izango dira. Udaletik jakiarazi dutenez, liburutegia izango da omenaldien agertoki nagusia. Hala, datozen hilabeteotan bertan egingo dituzten jarduera, ekitaldi edota emanaldiak artista irundarrarekin erlazionatuko dituzte. Jada Galek berak egindako autorretratu bat zintzilik ikus daiteke CBAn eta adibidez.
Era berean, Galen inguruko erakusketa berezi batean ere ari dira lanean kultura sailetik eta emakumeen inguruko zinema ziklo bat antolatuko dutela diote. Gainera, ekitaldi parte hartzaileak egiteko asmoa adierazi dute udaletik, eta horretarako adibidez, Galen obrak berrinterpretatzea eskatuko diete partaideei.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting