Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Anakako gizarte gune berria, itxura hartzen PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 16 de Enero de 2019 12:20

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 15 de Enero de 2019.

Anakako gizarte gune berria,

itxura hartzen

Bi gune eraikiko dituzte lokal berrian: bizilagunen elkarteek erabiliko dute bat eta bestea helduentzako gizarte gunea izango da.
Bost hilabeteko epea dute obrak bukatzeko.
Embajador Pedro de Aristegui plazako gizarte gune berriko lanak aurrera doaz. Gaur bisitatu dituzte obrak Irungo alkate Jose Antonio Santano alkateak eta Anaka-Puianako bizilagunen elkarteko zuzendari Txomin Gutierrezek.
Udaletik diotenez, behe solairu batean ari dira lokala eraikitzen, eta 288,72 metro koadroko azalera izango du. Bi gune eraikiko dituzte lokal berrian: bizilagunen elkarteek erabiliko dute bat eta bestea helduentzako gizarte gunea izango da. Gainera, bi guneak komunekin egokitu dituzte.
Lokalak sarbidea Letxunborro kaletik izango du. Bide Publiko eta Obren sailetik diotenez, dagoeneko iturgintza, saneamendu, klimatizazio, bentilazio eta elektrizitate lan guztiak egin dituzte. Obra guztirako, 303.470,81 euroko aurrekontua du udalak eta 5 hilabeteko epean egitea aurreikusi dute.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting