Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
“Irun auzoetatik hazi behar du, kudeaketarako baliabideak eman behar zaizkie” PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Lunes, 04 de Febrero de 2019 11:32

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el lunes día 4 de Febrero de 2019.

“Irun auzoetatik hazi behar du,

kudeaketarako baliabideak eman

behar zaizkie”

EH Bilduk 2018ko balantzea egin eta 2019rako hausnarketaren
berri eman du
32
0
Jose Cayetano Diez (e), Jokin Melida eta Dani Berasategi. / Martín Tellechea
EH Bilduk 2018ko balantzea egin eta 2019rako hausnarketaren berri eman du. “Gure taldean Irun hiriari buruzko hausnarketa egina dugu. Kontziente gara gure herrian, 2018an, hiritarren kontzientzia soziala areagotu egin dela. Asoziazionismoa berpiztu egin da. Hiritar mugimenduak gero eta aktiboago daude gure kaleetan. Eta hiritarrak gero eta “gose” gehiago ari dira erakusten herri dinamiketan parte hartzeko. EH Bildutik prozesu parte-hartzaileak betidanik sustatu ditugu hiritartasuna egiteko ezinbesteko elementua kontsideratzen dugulako. Beste aldetik, krisialdi ekonomikoak bereziki astindu du Irun, datuek horrela adierazten dute. Beraz, zerbaitetan ez gara asmatzen ari, batzuek ardura gehiagoz kale horretan besteok baino, baina hori da errealitatea”.
“Eta eszenatoki honen aurrean”, jarraitzen dute EH Bildutik, “2019an hiritarrek gure herriarentzako proposamen desberdin izango dituzte mahai gainean. Gu gurea aspaldi ari gara lantzen, eragile desberdinekin emandako saioak eta orduen ondoren gure proposamena jarriko dugu mahai gainean. Proposamen freskoa, itxaropentsua, berria eta gure hiriaren dinamika aldatzeko nahian jaioa. Horretarako behar diren erremintak eta ezagutza dugula ziur gaude. Herritarrak lehengo planoan jarrita eta hormigoiari egunean duen garrantzia kenduz”.
“Irun auzoetatik hazi behar du. Auzoek beren dinamika propio eta desberdinak dituzte, beren ehuntze asoziatiboa, eta beraz, kudeaketarako baliabideak eman behar zaizkie udaletik. Beraz, EH Bilduk, gelditzen diren hilabeteotan herritarren eskutik lanean jarraituko du. Herritarrengan fokoa jartzen duen proiektua garatzen jarraituko dugu, 2019an aurkezten zaigun eszenatoki interesgarriaren aurrean, irundarron ongizatea hobetzeko, eta azken finean, aldaketa Irunera ekartzeko. Eta hori auzoetatik egin nahi dugu, entzute akitboa erabiliz, eta adostasuna eta elkar ulertzea bilatuz”.
“Jakin badakigu legegintzaldiaren amaieran gaudela eta egindako lana herritarrokin partekatu nahi dugu. Azken urteotan gure udal taldea egonkortu da. Argi izan dugu hasieratik gure funtzioa Irunen alde lan egitea izan dela. Hori dela eta, eremu ezberdinen baitan antolatu gara. Gaur egun 5 lan talde ditugu martxan: Hiri eredua, Etxebizitza, Energia, Auzoak eta Komunikazioa. Baina horietaz gain, gai zehatz batzuen inguruan 4 lan talde osatu genituen. 1. sektoreko lan taldea Olaberria Bailarako Plan Berezia jorratzeko. Gure lana udalari aurkeztu genion, baina oraindik erantzunik gabe jarraitzen dugu. Ondoren, San Miguel-Anakako kirol eremuari buruzkoa, auzo horietan oso harrera ona izan zuena. Hirugarrenik, klausula sozialen lan taldea, langileen lan baldintzak hobetzea helburu zuena. Eta azkenik, parte hartze lan taldea, non udal araudian ekarpen handiak egin ditugun, Irunen herritarron ahotsak garrantzi handiagoa izan dezan. Azken bi urteetan ere, gure udal taldeak oso modu aktiboan parte hartu du udal politikan. Guztira 30 mozio eraman ditugu plenora. Horietako asko, gure ekimenak aurrera eramateko, beste batzuk beste udal taldeekin batera, eta hauetaz gain, beste batzuk Irungo eragileei ahotsa emateko. Horien artean, batzuek Irunen oihartzun handia izan zuten, ordura arte planteatzen zirenean ez baitzen gehiengo nahikorik aurrera ateratzeko. Erabakitze eskubideari buruz ari gara, Kataluniak jasan dituen erasoei buruz, eta Altsasuko gazteek pairatzen jarraitzen duten injustiziari buruzkoa. Beste askok kutsu soziala izan dute: Etxe-gabetzeen kontra, Pentsioen erreformaren derogazioa eskatuz, babeseko etxebizitzen alde, sexu errealitate ezberdinak ikusarazteko eta bukatzeko, euskal presoen eskubideen alde, eta migranteen gaian irungo harrera sarea egiten ari den lana goraipatuz. Beste batzuk ingurumen begiruneari buruzkoak: Garoña irekitzearen aurka, Zabaleta eta Zaldunbordari buruzkoak eta pinu insignis-en landaketen ingurukoa. Eta bukatzeko, Irungo Euskararen egoera kaskarra salatu dugu, euskal eskola publikoaren garrantzia azpimarratu eta diktadura garaiko ikurrak kentzeko ekimenak eraman ditugu plenora”, bukatu dute EH Bildutik.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting