Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
EAJ-k Renfe eta Adif-en "interes partikularrak" defendatzea leporatu dio alkateari PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Lunes, 11 de Febrero de 2019 12:49

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 8 de Febrero de 2019.

EAJ-k Renfe eta Adif-en "interes partikularrak" defendatzea leporatu dio alkateari

Adif-en proposamena aztertzeko geltokiaren aurreproiektuaren dokumentazioa eskatuko dutela adierazi du Xabier Iridoy bozeramaileak.
Xabier Iridoy, gaurko agerraldian.
Via Irun proiektuarekin kezkati jarraitzen du Irungo EAJ taldeak. Urtarrila amaieran “anbizio eskaseko” proiektua dela adierazi ostean, gaur, Renfe-ren eta Adif-en “interes partikularrak herritarren beharren gainetik” jartzea leporatu dio Xabier Iridoy bozeramaile eta hautagaiak Jose Antonio Santano alkateari.
Santano eta udal gobernuko oposizioko taldeei informazioa ukatzen ari direla salatu dute jeltzaleek, eta informazio hori geltoki berriaren proiektuari “ideia erabilgarriak eta baliodunak” aurkezteko ezinbestekoa dela nabarmendu dute. “Bi infografia besterik ez ditugu, eta hauek aztertuz gero antzematen duguna da, pertsonengan ilusioa eragiteko helburua duten irudiak direla, baia itxaropen faltsuak sorrarazi ditzaketenak direla ere”, adierazi du Iridoyk. Hori dela eta, Adif-en proposamena aztertzeko geltokiaren aurreproiektuaren dokumentazioa eskatuko dutela jakinarazi dute.
Era berean, oraindik herritarren ekarpenak eta erakundeen zein alderdien onespena falta dela nabarmendu dute. “Nola eman diezaioke alkateak gehiengoaren eta herritarren onarpenik ez duen eta urteetan degradatuta egon den eremu baten etorkizuna hipotekatu dezakeen proiektu bati bidea?”.
Amaitzeko, Santanok proiektua kudeatzeko duen modua baztertzen duela adierazi du hautagaiak. “Hermetismoa eta opakutasuna, informaziorik eza, presak, oztopodun eta bat-bateko erabakiak. Hau al da Irunek merezi duena?”.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting