Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Sexu askatasunari lotutako delituek gora egin dute 2018an PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 13 de Febrero de 2019 11:15

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 12 de Febrero de 2019.

Sexu askatasunari lotutako delituek gora egin dute 2018an

Oro har, Bidasoko delitu tasa jaitsi egin da 2018an, baina lesio delituek eta sexu askatasunaren kontrakoek nabarmen egin dute gora.
Irungo Ertzain Etxea.
Ertzaintzaren, Irungo eta Hondarribiko udaltzaingoen, eta herri bakoitzeko segurtasun zinegotzien arteko koordinazio batzordea egin zuten otsailaren 1ean. Bertan, besteak beste, 2018an Bidasoan izan diren delituen berri eman zuten.
Ertzaintzak emandako datuen arabera, Bidasoko delitu tasa orokorrak %1,62 egin zuen behera 2018an. Baina datu kezkagarriak ere eman zituen: 2017an sexu askatasunarekin lotutako arau-hauste penalen gaineko salaketak 6 izan ziren, eta 2018an 34. Azken horietatik 12, sexu erasoengatik jarritako salaketak izan ziren.
Gainera, lesio delituen kopuruak ere gora egin zuen iaz: 299 salaketa jarri ziren, 2017an 231 izan ziren bitartean. 2018ko 299 horien artetik, 76 familia esparru barruko erasoak izan ziren.
Datu orokorrakErtzaintzak jakinarazi duenez, 2018an Bidasoan 2.670 arau-hauste izan ziren, 2017ko 2.714en aldean. Gipuzkoako datu orokorrak dio delituen tasak gora egin duela; Bidasoan jaitsi egin da.
Ondarearen aurkako arau-hauste penalek izan zuten jaitsiera gehien 2018an, 2017arekin alderatuz. Bereziki, atal honetan indarra erabilita egindako lapurretak izan dira beherakada nabarmenena izan dutenak, urte batetik bestera %5,97an jaitsi direlarik (108 gutxiago).
Batzar horretan, delituen datuak aztertzeaz gain, Ertzaintzak eta Hondarribiko nahiz Irungo Udaltzaingoek elkarlanean hartutako prebentzio neurrien azterketa egin zuten: informazioa partekatzen eta dispositibo koordinatuetan lankidetzan aritzeko konpromisoa berretsi zuten.
“Egunez egun hobeto lan egiten dugu Irungo Ertzain Etxearen eta Hondarribiko eta Irungo Udaltzaingoen arteko polizia koordinazio arloko gaietan. Udaletako arduradunen parte hartzea eta lankidetza, eta alkateen inplikazio zuzena, lagungarriak dira herritarren babesaren eta segurtasunaren arloan helburu zehatzak lortzeko”, adierazi du Mikel Treku Gipuzkoako Segurtasun ataleko buruak.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting