Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Irundar hitz jokoen doako aldizkaria argitaratu berri du Euskara Arloak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2019(e)ko martxoa(r)en 14-(e)an 11:02etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Vasco,el jueves día 14 de Marzo de 2019.

Irundar hitz jokoen doako aldizkaria argitaratu berri du Euskara Arloak

Elkarlana. Mónica Martínez, José Antonio Santano eta Bagabigako Iñaki Agirresarobe.
/F. DE LA HERA
Elkarlana. Mónica Martínez, José Antonio Santano eta Bagabigako Iñaki Agirresarobe. / F. DE LA HERA

PROIEKTUA GARATU DUEN BAGABIGA ENPRESAKO IÑAKI AGIRRESAROBEK IDEIA «BERRITZAILE ETA AITZINDARIA» DELA ALDARRIKATU ZUEN

IÑIGO MORONDO IRUN.Jueves, 14 marzo 2019, 00:14
0
«Bitxia badirudi ere inori ez zaio okurritu horrelako produktu bat egitea. Madrildar bakar bati ez zaio okurritu horrelakoa Madrilen egitea; ezta donostiar bati Donostian. Produktu guztiz berritzaile eta aitzindaria da hau», azpimarratu zuen Bagabigako Iñaki Agirresarobek atzo 'Laukiz lauki Irunen barrena' doako denborapasarako aldizkariaren aurkezpenean.
Alde batetik, «guztiz arrunta da, molde honetako argitalpenak berezkoak dituzten hitz jokuez dago osatuta: hitz gezidunak, hitz guru-tzatuak, hizki saldak, anagramak, test antzekoak... Baina bestetik guztiz berezia da bi arrazoirengatik», adierazi zuen Agirresarobek. «Euskara hutsean proposatzen dira jokoak, euskaratik eta euskaraz sortuak. Horrelako askorik ez dago». Gainera, ahalegin bat egin da «euskera txukun bai, baina errazean planteatzeko definizioak».

Izen propioak. Herriko pertsonai zein auzo, kale edo baserri hainbat hitz gezidun, hitz gurutzatu edota bestelako hitz jokuren protagonistak dira. Zenbait adibide
Irungo baserri sorta baten eta dantzaleku baten izena; gure hiriko museoa, erromatarrek Irun zaharrari eman zioten izena duena; Irunen herrigunerik ez duen auzo bakarra, baserriz osatua; Irungo hiri parkea, garai batean Arbelaitz jauregiaren lurretara biltzen zena; Irungo auzoa (historikoa), Hondarribiarekin muga egiten duena.
Hiria, ardatz. Hainbat hitz definitzeko irundar batek uler ditzaken pistak ematen dira proposamen konbentzional baten ordez. Zenbait adibide
Bidasoa eskubaloi klubeko jokalariek daramaten elastikoaren kolorea; gure hiriko jatetxe bat, Palmera-Montero aldean (lau hizki); halako bi erraldoi dauzkagu Bidasoa ibaiaren ertze-ko bidegorrian.

Baina liburuxka benetan bereizgarria egiten duena gaia da. «Irun da abiapuntu, oinarri eta ardatz», hiria eta bere historia, pertsonai ezagunak, kaleak, auzoak, herrimugak, parkeak... Batzuetan norbaiten izen abizenetatik abiatzen da jokoa, edo gai konkretu baten inguruan gara-tzen da. Gainera, «hitzak defini-tzeko unean, beti eduki dugu gogoan Irun», azpimarratu zuen egileak, baita adibidea ahoskatu: «'Bitxia bada ere, gurean Aiakoa da ezagunena'. Harria definitzeko, esaldi hori beste leku batzutan ez du balio. Donapaleun ez du balio. Ez Lizarran, ezta Gernikan. Irundar batentzat balio du eta ingurukoentzat ere. Definizio konbentzional batean jarriko genuke 'Harrobiko gaia' edo 'lurrazaleko mea materia gogorra', baina buelta eman izan nahi diegu definizioei Irunekin lotzeko».
Hiriko gaiak jorratzen dira eta hainbat definiziotan ere irundar ikuspuntua ageri da
Mila ale
«Benetan berezia iruditzen zait gaur aurkezten den aldizkari hau eta bai Bagabiga eta baita Euskara Arloa zoriondu nahi ditut», esan zuen José Antonio Santano alkateak, atzokoan Udaleko buru bai baina baita «euskara ikasle eta euskaltzale bezala» hi-tz egin zuena. «Nire hiztegia handitzeko eta euskaraz jolasteko aukera ematen dit eta oso garrantzitsua iruditzen zait hori», aipatu zuen.
Alde hortatik ere, Agirresarobek «euskara maila ertaineko irundar batek jokuak bete ahal ditzan izan dugu helburu, ez dut esango guztiz betetzea, baina guztiz zurian ez ustea. Zapuzgarria eta etsigarria liteke hori». Bigarren helburu bat ere adierazi zuen: «molde akademikoetatik kanpo, modu jostagarri batean, Iruni dagozkion hainbat jakingarri gure gogoan hiltzatuta gelditzea».
Euskara Arloko ordezkaria den Mónica Martínezek esan zuen «hasteko» 'Laukiz lauki' honen mila ale argitaratu direla eta doan banatuko direla. «Nahi duenak, eskuragarri ditu Udal Euskaltegian (Urdanibia plazan) eta Euskara Arloan (Foru kalean)». Horrez gain, hiriko goimailako ikastetxetan, Mondragon Unibertsitatean, Kunsthalen, Herri Jakintzan, AEKn eta Hizkuntza Eskola Ofizialean ere banatuko dira bertakoentzat.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting