Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Uda Jolas-en parte-hartzeko aurretiko izen-ematea PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 22 de Marzo de 2019 12:12

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el viernes día 22 de Marzo de 2019.

Uda Jolas-en parte-hartzeko aurretiko

izen-ematea

Martxoaren 25etik 30era egingo da
14
0
Aurretiko izen-emateak martxoaren 25etik 30era egin beharko dira. / Hondarribiko Udala
Gazteria departamentuak antolatuta, uztailean Uda Jolas programa antolatuko da. 2008 eta 2014 bitartean jaiotako haurrak (5-11 urtekoak) eta Hondarribian bizi direnentzat zuzendutako ekimena, euskaraz egiten da. Parte-hartzaileek bere taldekide zein monitoreekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute.
Uztailaren 1tik 30era garatuko da, eta 200 neska-mutil astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:00tara arituko dira programan. Bordari Talaia L.H.I zentroan izango da (Baserritar Etorbidea, 51) eta kuota 80 eurokoa da lehen seme-alabarengatik eta 70 eurokoa bigarrenetik aurrera.
Aurretiko izen-emateak martxoaren 25etik 30era egin beharko dira. Izen-ematea egiterakoan Uda Jolasen parte hartu nahi duen umearen datu hauek emango dira: izena, bi abizenak, jaiotze data, helbide osoa, telefonoa eta ikastetxea. Anai-arreba bat baino gehiago izanez gero izen-ematea bakarka edo taldean egin liteke.
Izena emateko bi aukera egongo dira. On line egiteko aukera bada, www.hondarribia.eus gunean. Bestela, ohikoa den bezala, Gazteen Zerbitzuan egin daiteke, Javier Ugarte kalea, 6 (943 64 47 52). Astelehenetik ostiralera 16:30etik 19.30era irekitzen da eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting