Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Kalera, pentsio duinak izan arte PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 24 de Abril de 2019 11:53

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 23 de Abril de 20'19.

Kalera, pentsio duinak izan arte

Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak beste manifestazio bat iragarri du datorren astelehenerako. San Juan plazatik abiatuko dira.
Pentsio duinak izan arte, kalean jarraitzeko asmoa dute Txingudiko Pentsiodunek.
Eskualdeko pentsiodunen aldarrikapenek ez dute etenik. Datorren astelehenean (hilak 29), manifestazioa egingo dute beste behin hiriko kaleetan barrena. 12:00etan abiatuko dira San Juan plazatik. Kolon pasealekua, Luis Mariano, Aldapeta kalea eta berriz ere Kolon zeharkatuko dute manifestariek.
Herritar orori luzatu diote mobilizaziora batzeko deialdia. “Gobernua edozein delarik, pentsioak mantendu behar dira”, adierazi dute mugimendutik. Ondorengoak dira, astelehenean nagusituko diren aldarriak:
  • Pentsioen blindajea.
  • Pentsiodunen erosahalmenaren urteroko KPI erreala ezagututa, pentsioak legez bermatzea.
  • Duintasuna bermatzen dituzten pentsioak izatea (1080 euro).
  • Jasangarritasun faktoreari ez.
  • Emakume eta gizonen arteko pentsioen desberdintasunarekin amaitu.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting