Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Berritasunekin dator bigarren Wordcamp Irun jardunaldia PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2019(e)ko maiatza(r)en 15-(e)an 09:56etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 14 de Mayo de 2019.

Berritasunekin dator bigarren Wordcamp Irun jardunaldia

Datorren hilaren 31tik (ostirala) ekainaren 2ra bitarte egingo dute, Palmera Montero Gunean.
Miguel Angel Paez udaleko ordezkaria antolatzaileekin batera, atzoko aurkezpenean.
Iazko arrakasta ikusirik, bigarren Wordcamp Irun jardunaldia egitea erabaki dute antolatzaileek. Datorren hilaren 31tik (ostirala) ekainaren 2ra bitarte egingo dute, Palmera Montero Gunean.
WordPress eduki kudeatzaile programaz ariko dira, webaren munduaz alegia. Orotara, 23 hitzaldi eskainiko dituzte, eta sarrera 20 eurokoa izango da. Sarrerarekin, opariak, deskontuak, kafea, fruta eta larunbat zein igandeko bazkariaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek.
Berritasun ugari izango dira bigarren edizio honetan. Jardunaldi borobiltzeko, hilaren 31ean Urdanibia plazan ekitaldia egingo dute. Bertan, bost adituk hitz egingo dute; sarrera librea izango da. Eta aurtengoa behar bezala amaitzeko, ekainaren 2an Contributor Day egingo dute.
Jada 200 sarrera baino gehiago saldu dituztela jakinarazi dute antolatzaileek. Informazio gehiago eta sarrerak, webgune honetan eskuragarri.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting