Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Lekaenea eskolak 100 urte beteko ditu datorren ekainaren 22an PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2019(e)ko maiatza(r)en 20-(e)an 09:18etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el sábado día 18 de Mayo de 2019.

Lekaenea eskolak 100 urte beteko ditu datorren ekainaren 22an

Ikastetxeko Zuzendaritzak ikasle eta irakasle ohientzako jaialdi eta bazkari baten bidez ospatu nahi du urteurrena
Sábado, 18 de Mayo de 2019 - Actualizado a las 06:04h
IRUN- Datorren ekainaren 22an Irungo Lekaenea eskolak bere 100. urteurrena ospatuko du. Horretarako, ikastetxeko Zuzendaritzak noizbait eskolako ikasle, irakasle, eta langile izan diren orori egun horretako jaialdira eta eskolan bertan egingo duten bazkarira joateko gonbitea luzatu nahi izan die;baita ikasle ohien gurasoei ere.
Bazkarira bertaratu nahi direnek ekainaren 3a, astelehena, baino lehen izena eman beharko dute. Inskribapena egiteko bi modu daude. Alde batetik, Internetez eskolako Kutxabankeko kontuan (ES21 2095 5086 1091 1897 0635) diru sarrera eginez eta kontzeptuan ordaintzailearen edo bazkarira joango den pertsonaren izen-abizenak ipintzen. Taldeentzako, heldu edo haur kopurua zenbakiz adierazita utzi beharko da kontzeptuan.
Bestetik, eskolatik pasatzeko aukera ere badago, bertan apuntatuz eta ordaiketa eginez. Heldu bakoitzeko menuaren prezioa 20 eurotakoa da eta haur bakoi-tzekoa hamabikoa.

Ikastetzeko Zuzendaritzatik “aspaldiko lagunen berri izateko eta oroi-tzapenak gogoratzeko topagune ezin hobea” izango dela diote. - J.G.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting