Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
“Euskarari behar duen bultzada” eman nahi dio EAJ-k Irunen PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2019(e)ko maiatza(r)en 21-(e)an 09:59etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el martes día 21 de Mayo de 2019.

“Euskarari behar duen bultzada” eman nahi dio EAJ-k Irunen

Hizkuntzaren egunerokotasuneko erabilera eta hiriaren ondare kulturala sustatu nahi ditu
JON GUEZALA - Martes, 21 de Mayo de 2019 - Actualizado a las 06:03h
Iridoy alkategaia eta Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, atzo, Irunen.
Iridoy alkategaia eta Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, atzo, Irunen.
Iridoy alkategaia eta Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, atzo, Irunen.
IRUN- Xabier Iridoy, Irungo EAJko alkategaia, Santiago kalean egon zen atzo goizean, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkun-tza Politikako sailburuarekin batera. Han, alkategai jeltzaleak beraien hauteskunde programan jaso dituzten euskara eta kulturako proposamenak aurkeztu zituen.
“Irungo azpiegitura kulturalak zaharkituak gelditu dira eta eskain-tza kulturala ez da berriztatzen”, zioen Iridoyk, hiriko ondare kulturala “agenda berri batean” sartu behar dela azpimarratzen. “Ondare hori berreskuratu ondoren, bere erabilerak prozesu parte-hartzaile baten bidez erabakitzea” proposatu zuen jeltzaleak.
Horren harira, EAJ-k landu dituen hainbat ideia jakitera eman ditu, besteak beste;“Kafe Antzoki bat eta aire librean hainbat ekitaldi antolatzeko anfiteatro kultural bat sortzea eta zentroan ditugun ekintza kulturalak irungo beste auzoetara ere zabaltzea. Halaber, ahaztuta dauden eta gure identitatea indartzen duten eremuak birgaitzea proposatzen dugu, besteak beste, Oteiza eta Basterretxearen tailerra, Junkaleko murallak eta Oiassoko terma erromatarrak”.

Euskarari dagokionez, hizkuntzari “behar duen bultzada” eman nahi dio Irungo alderdi jeltzaleak. Ildo horretan, hurrengo agintaldirako erronka nagusia “kaleko erabilera sustatzea” dela nabarmendu zuen Iridoyk. Helburu hori lortzeko, hiriko euskararen sustapenaren aldeko elkarte zein eragileekin elkarlanean aritzeko konpromisoa hartu zuen alkategaiak.
Zupiriak, berriz, udal taldeko proposamenak “gure autonomia erkidegoak dituen neurri eta helburu nagusiekin” bat egiten dutela baieztatu zuen. “Euskarari bultzada bat emateko, elkarlana behar beharrezkoa da. Eta elkarlan horretan beharrezkoak dira erakundeak, baina are garrantzitsuagoak dira hirian dauden eragileak”, azaleratu zuen sailburuak.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting