Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
140 ekintza Irungo San Martzial eta San Pedro jaiak girotzeko PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 12 de Junio de 2019 11:16

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 10 de Junio de 2019.

140 ekintza Irungo San Martzial eta San Pedro jaiak girotzeko

Irungo Udalak San Martzial jaien egitaraua aurkeztu du. Hiriaren izaerari jarraiki, egitarau parte hartzaile eta anitza prestatu dute.
San Martzial eta San Pedro jaien egitaraua aurkeztu dute
2019/06/10
Hegoi Belategi
Hilaren 23tik uztailaren 1a arte, San Martzial eta San Pedro jaiak ospatuko dituzte Irunen. Oinarri parte hartzailea duten 140 egitasmo antolatuko dituzte; udalak 72 burutuko ditu eta beste 68ak Irungo eragileek antolatutakoak dira. Orotara, 400.000 euro inguruko aurrekontua dute egitaraua aurrera eramateko. Aurten Realeko jokalari irundarrek emango diote hasiera jaiei, pregoia irakurriz.
Irungo Udaleko Kultur Zinegotzi Juncal Eyzaguirrek, programaren aniztasuna nabarmendu du, “Irungo bazter guztietara iritsiko diren mota askotako egitasmoak antolatu ditugu”. Jaien oinarria parte hartzailea izan dadin, elkarte eta eragileek proposatutako ekimen gehienak onartu eta ahalbidetu dituztela nabarmendu Eyzaguirrek, “eragileekin elkarlanean aritu gara, egitarau orekatua lortzeko. Aurten ekimen kulturalei tarte handiagoa emango diegu, kaleko antzerkiei kasu”.
Aurtengo gai nagusietako bat, kaleko zirkua izango da eta familiak izango dituzte jomugan. Hirugarren urtez, San Martzial Gunea, Irungo artisten topalekua izango da. Hilaren 24ean Mateo Vergara komikoaren emanaldia izango da ikusgai, Jenaro Etxeandia plazan. Musikari dagokionez, Left Hook etxeko taldeak, 23an kontzertua emango du, En Tol Sarmiento arabarren aurretik. Frontoi berriaz gozatzeko aitzakia ere izango da San Martzial, hilaren 30ean Uranzu frontoi berritua zabalduko dute eta. Estreinako jaialdia egun bat beranduago izango da, uztailaren 1ean.
Ez dira falta ohiko jarduerak; urtero legez herri bazkaria egingo dute, hilaren 22an. 23an Jostallu Elkarteak bakailao txapelketari eutsiko dio. Bakarrizketa Festibalak ere ez du hutsik egingo, uztailaren 1ean egingo dute. Tomas Garcia eta Edu Montante komikoak izango dira eguneko izarrak.
Irungo Udalak jakinarazi duenez, astean zehar hasiko dira egitarauak etxez etxe banatzen.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting