Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
David Soto alkatetzara aurkeztuko da larunbatean PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 14 de Junio de 2019 09:40

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 12 de Junio de 2019.

David Soto alkatetzara aurkeztuko da larunbatean

Kanpainan zein hauteskundeen ondoren "zuhurki, modu arduratsuan eta erantzukizunez" jokatu dutela diote Elkarrekin Podemosetik, eta aldaketaren alde azaldu diren alderdiei (EAJ eta EH Bildu) hala egin ez izana leporatu diete.
Santi Jimenez, David Soto, Miren Echeveste eta David Nuño zinegotziak, gaurko agerraldian.
Elkarrekin Podemos taldeak udal hauteskundeen balorazioa egin du gaur. Kanpainan zein hauteskundeen ondoren “zuhurki, modu arduratsuan eta erantzukizunez” jokatu dutela diote taldetik, eta aldaketaren alde azaldu diren alderdiei, hau da, EAJ eta EH Bilduri, hala egin ez izana leporatu diete. “Egoera argitu egin da, eta orain badakigu zeintzuk diren gure benetako aukerak. Eta horien arabera jokatuko dugu hemendik aurrera”, adierazi du Miren Echeveste idazkari nagusiak.
Azken egunotan PSE-EE, EAJ eta EH Bilduk hartutako papera kritikatu dute formazio moretik, hiriko politikariek erabaki beharrean goitik iritsi zaiela agindua. “Erabakitzeko eskubidea aldarrikatu behar dugu, baina hasi gaitezen gure alderdietan eta Irunen ere egiten”, dio David Soto alkategaiak.
Era berean, aldaketaren aldeko apustua berretsi du taldeak, eta datozen lau urteotan beharrezko aldaketa horiek lortzeko lanean jarraituko dutela dio alkategaiak. “Herritarrek utzi gaituzten posizio honetan uste dugu aldaketak lortzeko nahikoa indarra eta ahalmena dugula”. Horri lotuta, aldaketa horiek emateko Elkarrekin Podemos “berme erreal bakarra” dela nabarmendu du Sotok.
EAJk alkatetzari uko egin ostean, eta agertoki politiko honen aurrean, datorren larunbatean (hilak 15) bere burua alkatetzara aurkeztuko duela azaldu du David Sotok. Ezinezkoa dirudien arren, EAJ eta EH Bilduri esker, alkatetza kendu diezaioke Santanori formazio moreko buruak.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting