Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Irungo Errugbi Eguna, Txingudi taldearen 50 urteak ospatrzeko PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2019(e)ko ekaina(r)en 14-(e)an 09:45etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 11 de Junio de 2019.


Irungo Errugbi Eguna, Txingudi taldearen 50 urteak ospatzeko

Datorren larunbatean (hilak 15) errugbiak hiriko kaleak hartuko ditu. Egun osoko egitarau zabala prestatu du taldeak.
Argazkia: Txingudi Errugbi Taldea.
Aurten 50 urte beteko ditu Txingudi Errugbi Taldeak. Mende erdiko ibilbidea behar bezala ospatzeko, errugbia kalera ateratzen ari dira taldeko kirolari eta kideak. Azken hilabeteotan kirol jarduera ugari egin dituzte eskualdeko bi udalerrietan, eta datorren asteburuan berriz, festa handia egingo dute Irunen; larunbaterako (hilak 15) Irungo Errugbi Eguna antolatu dute. Adin tarte guztietako irundarrek aukera izango dute ekitaldi eta ekintza guztietan parte hartzeko. Ondorengoa da larunbateko egitaraua:
  • 10:00-13:30: 10-12 urte azpikoen jardunaldia Plaiaundin.
  • 13:00: Sari banaketa
  • 13:30: Hirugarren denbora.
  • 16:00: Kalejira Plaiaunditik Moskura.
  • 18:00: Errugbi jaia (txosnak, puzgarriak, denda…).
  • 19:00: The Induction (kontzertua).
  • 20:00: Patxuko Nice (kontzertua).
  • 22:00: Koipunk
  • 23:00: DJ-ak.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting