Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Astelehenean irekiko dituzte San Martzial-Txingudiko igerilekuak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2019(e)ko ekaina(r)en 14-(e)an 10:11etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el jueves día 13 de Junio de 2019.

Astelehenean irekiko dituzte San Martzial-Txingudiko igerilekuak

Udaletik jakinarazi berri dutenez, egunero 11:00etatik 20:00etara erabilgarri izango dira, San Martzial egunean izan ezik (hilak 30).
Irailaren 15era bitarte zabalik egongo dira igerilekuak.
Uda iristear da Irungo San Martzial-Txingudiko igerileku publikoetara. Datorren astelehenean (hilak 17) irekiko dituzte, eta irailaren 15era bitarte zabalik izango dira. Udaletik jakinarazi berri dutenez, egunero 11:00etatik 20:00etara erabilgarri izango dira, San Martzial egunean izan ezik (hilak 30).
18 urtetik gorakoek 6,75 euro ordaindu beharko dituzte egun bakoitzeko (hiriko kiroldegietako bazkideek 5,40), 14-18 urte bitartekoek 4,50 (bazkideek 3,60), 3-13 urte bitartekoek 3,50 (bazkideek 2,80), 3 urtetik beherakoek doan, taldeek 3,20 euro eta jubilatuek, langabezian daudenek eta aniztasun funtzionala duten herritarrek 4,50 euro (bazkideek 3,60).
Gainera, egun erdiko sarrera ere eskuragarri izango dute irundarrek Hala, 18 urte gorakoek 3,40 (bazkideek 2,70), 14-18 urte bitartekoek 2,25 (bazkideek 1,809, 3-13 urte bitartekoek 1,74 (bazkideek 1,40), 3 urtetik beherakoek doan, taldeek 1,60 euro eta jubilatuek, langabezian daudenek eta aniztasun funtzionala dutenek 2,25 euro (bazkideek 1,80).
Era berean, 5 sarrerako zein denboraldi osoko bonuak ere eskuratzeko aukera izango da. Informazio guztia,webgune honetan.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting