Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
“EAJ-PSEk hitzartu duten itun orokortu hori atzerapauso bat baino ez da” PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Sábado, 15 de Junio de 2019 17:10

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el sábado día 15 de Junio de 2019.

“EAJ-PSEk hitzartu duten itun orokortu hori atzerapauso bat baino ez da”

Udal hauteskundeetan lortutako emaitzei buruz hausnarketa egin du EH Bilduk
37
0
Oihana Briones (e), Ane Unanue eta Jokin Melida. / Irungo EH Bildu
Udal hauteskundeetan lortutako emaitzei buruz hausnarketa egin du ostiral honetan EH Bilduk. “Pasa den udal hauteskundeetan emaitza paregabeak eskuratu zituen EH Bilduk. Hego Euskal Herrian inoizko bozka kopuru handiena eta Gipuzkoan zinegotzi kopuru handiena (419) lortuta. Emaitza horiek sekulako bultzada suposatzen dute tokiko erakundeetan kargu publiko subiranista eta ezkerrekoak jorratzen ari diren lanarentzat”, esan dute EH Bildutik.
“Irunen, aurreko hauteskundeetan baino ia 500 irundar gehiagok ikusi zuten guregan Irunen aldaketa bultzatzeko alternatiba. Zinegotzi kopurua mantendu bada ere, igoera handia izan da, bozka gutxi batzuk baino ez zaizkigu falta izan laugarren zinegotzia izateko. Hala ere, argi dugu datozen lau urteotan gure taldea erabakiorra izango dela edozein gehiengo osatzeko. Argi dugu ere, gure egitekoa zein izango den; herritarren bizi baldintzak hobetzearen alde lanean jarraitzea, interes orokorra partikularraren edo alderdiarenaren aurretik jarriz”.
“Horregatik, dirudienez EAJ-PSEk hitzartu duten itun orokortu hori atzerapauso bat baino ez da gizarte politikak sakontzeko eta subirautzaren bidean aurrera egiteko. Itun hori ez baita ez ezkerrekoa, ezta subiranista ere. Azken urteetan itun horrek garbi erakutsi du ez duela gaitasunik gizarte politiketan sakonduko duten politikak gauzatzeko eta burujabetzaren bidetik aurrera egiteko. Kontrakoa gertatzen da, freno bat baino ez da. EAJ-PSE itunak ez dio herri bakoitzeko errealitateari erantzuten eta herrialde modura nahiz tokiko erakundeetan ditugun erronkei erantzuteko gaitasunik ez du. Irungo kasuan nabarmenagoa da, Kanpainan behin eta berriro alternatiba bultzatzearen aldeko mezuak zabaldu ondoren, adierazpen guztiak ahaztu dituztela dirudi eta herrian elkar ezinikusia duten bi alderdik orokortutako itunari men egingo diote”.
“EH Bildun erakutsi dugu politika gertutasunetik egin daitekeela, akordioetara iristeko ahalmena dugula, eta datozen lau urteotan, bide horretatik segitzeko konpromisoa adierazi nahi dugu. Irunek politika egiteko modu berriak behar ditu eta bide horretan, orain arte egin dugun bezala, diotena diotela eta inoiz baino indartsuago, aldaketaren alde lan egiten jarraituko dugu”.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting